Kafea munduan gehien kontsumitzen den edarietako bat da –hirugarren postuan uraren eta tearen atzetik- eta, Zientzia Kaieran ere, behin baino gehiagotan izan dugu kafea hizpide. Koldo Garciak, Kafe bat lau gene-koskorrekin , mesedez artikuluan argitu zizkigun Coffea arabica espeziearen genomaren […]
Ingalaterran egindako ikerketa baten emaitzen arabera, fetuak gai dira zaporeak bereizteko. Hain zuzen ere, amak hartutako elikagai baten zaporearen aurrean modu batera joka dezakete eta beste zapore baten aurrean beste modu batera. Esperimentuak azenarioarekin eta aza kizkurrarekin soilik egin diren […]
Egunotan inoiz baino gehiago hitz egiten da pentsamendu kritikoaz eta pentsamendu kritikoa izatearen garrantziaz. Pentsamendu kritikoaren oinarrian metodo zientifikoak egon behar du. Metodo zientifikoa helburutzat ezagutza sortzea duen sistema bat da eta bere oinarri-oinarrian bi euskarri ditu: faltsutzea eta erreproduzigarritasuna […]
Alemaniako ikertzaile talde batek espazioan aminoazidoak elkartuz peptidoak sortzeko mekanismoa zein izan daitekeen azaldu du. Nature Astronomy aldizkarian argitaratu berri duten ikerketa baten emaitzen arabera, peptidoen sorkuntza ohikoa ez den erreakzio kimiko bati esker izan daiteke. Mekanismo hori bizitzaren jatorria […]
Kevin Wagner eta lantaldeak aurkitutako ustezko planeta hori ez zen planeta bat, urrutiago kokatutako izar baten argi-seinalea baizik. Gertakari hau, zalantzarik gabe, zientziaren metodoei buruz hausnartzeko baliagarria da. 2016ko udan Wagnerrek eta bere lankideek planeta oso berezi baten aurkikuntzaren berri […]
Hondakin-urak biztanleriari buruzko informazio kimikoa gordetzen du: gaixotasunak, sendagaiak, substantzia toxikoak… Mekanismoa sinplea da: birusen arrastoak gorotzekin batera kanporatzen dira; izan ere, digestio hodian sartu eta ateratzen dira. Pandemiaren hasieratik jarri dira martxan SARS-CoV-2 birusa hondakin-uretan atzemateko proiektuak –baita Euskal […]
Praktika-errezeta diogunean, ikasleak pausoz pauso jarraitu beharreko laborategiko esperimentuez ari gara eta, jakina denez, lan egiteko modu hori ez da zientzialarien ohiko jarduna. Azken urteotan, praktika-errezeten bidez lan egiteko modu horretatik aldentzen diren estrategia metodologikoak proposatu dira zientzia-bokazioak pizteko gako […]
Etxe-animalia ohikoenak dira txakurrak eta katuak eta hedabide honetan bertan behin baino gehiagotan izan dira hizpide. Dakigunez, txakurrak animalia apartak dira ikaskuntza sozialerako, baina, agian ez dira txakurren jabeek uste duten bezain apartak. Zientzia Kaieran bertan azaldu zen katuak, esaterako […]
Biologia Josu Lopez-Gazpiok Espainiako gripea eragin zuen birusaren sekuentzia genetiko osoa lortzeak eragin zituen nondik norakoak azaldu ditu Zientzia Kaieran. Azaldu duenez, hainbat zientzialariren esfortzuari esker izan zen posible aurkikuntza hori. Zientzialari horietako bat Johan Hultin suediarra izan zen, eta […]
Brevig Mission delakoa, Nome inguruan kokatutako Alaskako herrixka bat da, Seward penintsulan. Kokalekua 1900. urtean ezarri zen eta 2020ko datuen arabera 428 biztanle dituen arren, garai latzak izan zituen. Brevigen tenperaturak oso hotzak dira eta, neguan zehar, esaterako, tenperaturak ia […]