anatomia
Etiketen artxiboa 10 artikulu
Emakumeak zientzian María Fernanda Campa Uranga geologo ikertzailea izateaz gain, aktibista ezaguna izan zen Mexikon. IPN-en ingeniaritza geologikoko titulazioa lortu zuen lehen andrea izan zen, eta Mexikoko lurpeko aberastasunen, bereziki petrolioaren, defendatzaile amorratua izan zen. Bere lurraldeko geologiari buruzko 200 […]
Aurpegia
Begitartea. 1. Aurpegia. 2. Aurpegiera. Aurpegia. 1. Giza-buruaren aurreko aldea, kopetaren hasieratik kokotsaren puntaraino. Aurpegiera. 2. Gogo-aldarte baten adierazpena begitartean RAE hiztegia. Aurpegian erraz ezagutzen ditugu sexua, familia eta arraza, eta subjektuaren gutxi gorabeherako adina. Haurretan oso goiz garatzen den […]
Gandor neuralaren jatorria
Has gaitezen hasieratik. Ornodun guztien garapen enbrionarioan esku hartzen duten zelulek osatzen dute gandor neurala (1. irudia). Zelula horiek plaka neuralaren ertzetan sortzen dira, hau da, enbrioian hondoratu eta gure nerbio sistema zentrala (entzefaloa eta bizkarrezur muina) sortuko duten azaleko […]
Alice King Chatham, hegan egiteko kaskoak diseinatu zituen eskultorea
Bigarren Mundu Gerran abiazioak aurrerapen oso garrantzitsuak izan zituen. Gero eta azkarrago eta gero eta gorago hegan egiteko gai ziren hegazkinak diseinatu eta eraikitzeko arazoa ebazteaz gain, ingeniariek eta zientzialariek pilotua bizirik eta funtzionatzen mantentzeko zailtasunak gainditu behar izan zituzten […]
Asteon zientzia begi-bistan #420
Ingurumena Jone Bilbao Antolin ingurumen zientzialaria 2019tik UPV/EHUn dabil tesia egiten, Ibai Ekologia ikerketa taldearen barruan, Fitoplanktoneko laborategian. Bilbaok Urdaibaiko estuarioko uren saneamendua izan du tesian ikergai. Izan ere, Urdaibaiko estuarioa EAEko Biosfera Erreserba bakarraren parte izan arren, presio antropogeniko […]
Neandertalen arnasketa sistema argitu dute, toraxaren berreraiketari esker
Juanma Gallego Kebara 2 izeneko neandertalaren toraxa berreraiki dute, hiru dimentsiotan; horri esker ondorioztatu dute neandertalen arnasketa bereziki lotuta dagoela diafragmari, eta ez horrenbeste kaxa torazikoari. Gaur egungo gizakiekin alderatuta, neandertalek birika-edukiera handiagoa eta bizkarrezur egonkorragoa zutelako teoria babestu du […]
Anatorama: garezurra hiru dimentsiotan
Garezurraren eta giza garunaren sistema eta elementuen xehetasun guztiak ikusteko aukera ematen duen aplikazioa sortu du Jon Jatsu Azkuek: Anatorama. Gorputz atalak ikasi eta ikertzeko zegoen material mugatuari erantzuteko helburua du programak “Bi dimentsiokoa zen geneukan ikonografia guztia: argazkiak, powerpointeko […]
Antzinako egiptoar bat, hezur-haragizkoa balitz bezala
Amaia Portugal Bi mila urte baino gehiago dituen burezur momifikatu baten erreplika egin dute hiru dimentsiodun inpresioaren bidez, eta haren gainean, bere aurpegia berreraiki du eskultore batek. Emaitza oso errealista da: Meritamun da, Egiptoko faraoien garaian bizi izan zen emakume […]
Giza anatomiari buruzko terminologia osoa euskaraz
Medikuntzan eta osasun zientzietan erreferentziazko testuliburua da “Máster” Atlas de Anatomía. Lana argitaratzen duen Marbán argitaletxeak 4. edizioa argitaratu zuen 2013an eta aurten UPV/EHUk, nazioartean ere onespena jaso duen lan honen, itzulpena landu eta plazaratu du: Giza anatomiako atlasa […]
Organo hauek zureak bezalakoak dira
Amaia Portugal Iazko urritik, gure erraiak erakusgai daude Donostiako Eureka! Museoan. Hau ez da gore film bat, ez eta zientzia fikzioa ere: plastinazioa da, eta hari esker, animalien eta gorpua zientziari eman dioten gizakien benetako organoen bilduma bat osatu dute […]