Archivo de Etiquetas:: eboluzioa

Amaia Portugal Aurrenekoz, Australiako aborigenen ikerketa genomikoa egin du nazioarteko talde batek. Duela ia 60.000 urte Afrikatik abiatu zen eta Eurasia hartu zuen lehen migrazio oldetik datoz, eta gaur egungo giza populazio antzinakoenetakoa osatzen dute, horrenbestez. Haien dibertsitate genetikoa harrigarria da: Australia hego-mendebaldeko eta ipar-ekialdeko taldeen artean dauden desberdintasun genetikoak handiagoak dira, amerikarren eta siberiarren artean daudenak baino.
Australiako aborigenak […]

Josean Rodriguez Zelaitik edo argitasun gutxiko parke batetik gauez paseatzen dugunean, batzuetan guri begira daudela iruditzen zaigu. Eta susmo artegagarri hori oso zentzuzkoa da sarritan: begiak daude iluntasunean, guri begira. Guk haiek ikusten ez baditugu ere, saguek eta beste gau-animaliek ikusten gaituzte, nahiz eta argia urria izan.
Uste da gutxi gorabehera duela 200 miloi urte hasi zela ugaztunen ikusmen-sistemaren gau-bizitzarako […]

Amaia Portugal Buztana oso baliagarria izan zitzaien itsasotik lurrera igaro ziren aurreneko espezieei, lokatz eta hondar artean ez hondoratzeko eta maldetan gora egiteko. Hori ondorioztatu dute AEBtako ikertzaile batzuek, gaur egungo arrain urlehortarrak nola mugitzen diren aztertuta. Arrain mota horren ezaugarri bertsuak dituen robot bat ere garatu dute.
Lehorreko lehen espezieak duela 360 milioi urte inguru agertu ziren. Hala diote […]

Non eta noiz sortu zen bizia? Zeintzuk dira horri buruzko teoria nagusiak? Kepa Ruiz Mirazo UPV/EHUko ikertzaileak zientziak gai hauei buruz dakiena eta ez dakiena azaldu digu. Bere esanetan, biziaren jatorriari buruzko ikuspegia aldatu beharko genuke.
‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin. […]

Juan Ignacio Pérez Iglesias Jaiotzea gizakiontzat ez da erraza, amaren erditze-kanalarekin alderatuz haurraren burua handiegia delako. Jirafek sama oso luzea dute, beste edozein ugaztunek baino luzeagoa, nahiz eta ez dakigun oso ondo zergatik den hain luzea. Konfigurazio-akats nabarmen bat dute gure begiek; hortaz, organo konplexua da, baina ez perfektua. Txibia erraldoiaren begiak oso handiak dira, handienak animalien artean; zeroiak urrundik […]

César Tomé López Antzinako Grezian aurrekariak bila badaitezke ere, zehatzagoa da esatea XVIII. mendeko bigarren zatian eztabaidatu zela lehen aldiz gaur egun biologian eboluzioa deitzen dugunaz. Nahiz eta ez izan hitz hauexek erabilita, XVIII. mendean azaldu zen lehenbizikoz izaki bizidun guztiak arbaso komun batetik datozelako ideia, eta espezieen aniztasuna ondoz ondoko belaunaldietako populazioetan heredatutako aldaketen ondorio delakoa.
“Eboluzio” hitza, hala […]

Koldo Garcia Theodosius Dobzhanskyk “Biologian ezerk ez du zentzurik ez bada eboluzioaren argipean” esan zuen. Edozein zientzia biologiko ulertzeko, eboluzioa beharrezkoa dugu eta genetika eboluzioa ulertzeko lanabesetako bat da, garai batzuetan uztarketa honek hautsak harrotu bazituen ere.
1859an Charles Darwin britainiarrak “Espezieen jatorriaz” liburua idatzi zuenean ez ziren geneak edo DNA ezagutzen, aurreko ataletan ikusi dugun bezala. Hala […]

Amaia Portugal AEBtako ikertzaile talde batek munduan ezagutzen diren 2,3 milioi espezieak elkarlotu ditu mapa erraldoi batean. Lurraren eboluzio biologikoaren historian 3.500 milioi urte atzera egiteko aukera ematen du eskema honek. Sarean jarri dute, edonork erabiltzeko eskuragarri.
Ba al dakizu animaliek, biologikoki, lotura handiagoa dutela onddoekin landareekin baino? Adituek badakite hori, baina haientzat ere, oso baliagarria da munduko espezie […]

Zientzialari 31 – Alvaro Arrizabalaga from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.
Neandertalei buruz dugun jakin-mina sekulakoa da. Baina zer da gaur egun haiei buruz dakiguna? Zeintzuk dira bete gabeko hutsuneak eta ulertzeke dauden faktore garrantzitsuenak giza espezie honi buruz? Alvaro Arrizabalaga UPV/EHUko Historiaurreko irakasleak zalantza hauek argitu dizkigu elkarrizketa honetan. ‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez euskal ikertzaileen […]

Luis Pastor Hizkuntza komunikatzeko daukagun gaitasun biologikoa da eta gainerako gaitasun biologikoek bezala eboluzionatu du gizadiaren baitan. Hizkuntza haurrengan berez garatzen da, modu oharkabean eta inolako irakaspen formalik gabe. Hala da hizkuntza berezko gaitasuna delako, hau da, genetikoa da. Beraz, giza eboluzioaren uneren batean garatu eta gure geneetan barneratu zen.
Askok jakin nahi izan dute noiz, nola eta zergatik sortu […]