Ekaia aldizkaria
Etiketen artxiboa 229 artikulu
Estalki putzudunak abantaila garrantzitsuak ditu eraikinaren kudeaketa termiko pasiboa hobetzeko. Alde batetik, eraikinaren inertzia eta isolamendu termikoa areagotu egiten dira, barruko bizi-giroa hobetuz. Izatez, urak ezaugarri termiko onak ditu eraikuntzarako. Batetik, eroankortasun termiko txikia dauka, isolatzaile termiko ona baita. Horri […]
Hirigune historikoen babesa klima-aldaketaren aurrean: arriskua neurtzeko metodologiak
Arriskuak neurtzeko hainbat metodologia aurki ditzakegu, esaterako, planteamendu bat ahultasun-ebaluazio bat egitea da, eta eraikin historikoek eta azpiegiturak klima-aldaketaren ondorioetara duten esposizioa, sentsibilitatea eta egokitzapen-gaitasuna ebaluatzea dakar. Horrek uholdeak, itsasoaren mailaren igoera eta muturreko gertakari meteorologikoak izateko potentziala ebaluatu dezake […]
Betizu behi arrazaren karakterizazio genealogiko eta genomikoa
Populazio hori orografia malkartsura eta klimatologia hezera egokituta dago. Baserriko ekonomiaren giltzarria da, eta naturarekiko iraunkorra den abeltzaintza estentsiboa ahalbidetzen du. Gainera, eskualde horretako espezieen biodibertsitate zabalari eusten laguntzen dio. Hala ere, mende luzez mendi, baso eta zelaietan egon diren […]
Polioxometalatoak ingurune urtsuan: egitura esanguratsuenak
Trantsizio-metalez eta oxigenoz osatutako egitura nanometrikoen (polioxometalatoak edo POMak) eta berauen aplikazio eremu zabalaren berri eman genuen aurreko lan baten. POMen aberastasun izugarria, ur disoluzioan aurkezten dituzten oreka kimiko dinamikoen emaitza dira. Alegia, beraien eraketa prozesuak ingurune azidotan gertatzen diren […]
Gure bihotzeko Kalmodulina
Kalmodulinak funtsezko zeregina du Ca2+ seinalea behar bezala deszifratzeko. Ca2+ bigarren mailako mezularia denez, ez da harritzekoa CaM-ak proteina kopuru handi batekin elkarreragitea. CaM izugarri kontserbatuta dagoen proteina da. Gainera, hiru gene ezberdinez kodetuta dago giza genoman. Proteinaren konformazioak plastikotasun […]
Laser-testurizazio prozesurako eredu matematikoa
Industria mailan laser-testurizazioaren lehen pausoak 90eko hamarkadaren erditik aurrera agertu ziren. Eta orduz geroztik, etengabeko garapenean dagoen fabrikazio-prozesua da. Izan ere, prozesu horrek dauzkan onurak nabarmenak dira. Alde batetik, laser bidezko prozesua izateak erreminta bakarrarekin geometria desberdinak lortzeko ahalmena eskaintzen […]
Sistema endokannabinoideak emearen ugal-fisiologia modulatzen du
Besteak beste, sistema kannabinoidea ugalkortasunean inplikatuta dagoela ikusi da: gametogenesian, ernalketan, enbrioiaren ezarpenean, plazentazioan, haurdunaldian eta erditzean eta sistema kannabinoidean parte hartzen duen makinaria guztia ugal-aparatuko organo, ehun eta zeluletan dagoela frogatu da. Gure taldeak, hala nola, sistema kannabinoidea bai […]
UPV/EHUko langileen osasun-ohiturak aztergai
Lan-eremuan, detektatu daitezken osasun-arazoak, eskala txikiagoan, dagokion biztanleriaren arazoen isla dira. Horregatik esku hartzeko eremu interesgarri gisa aurkezten da, bai arriskuen prebentziorako, bai osasuna sustatzeko. Testuinguru horretan UPV/EHUko langileen osasun-ohiturak aztertzeko ikerketa abiatu genuen. Langileen pisua, gorputz masa indizearen bidez […]
Melatonina eraginkorra ote da loezina tratatzeko?
Loezinak loak hartzeko edo mantentzeko zailtasunari, behar baino lehenago esnatzeari zein indarberritzailea ez den loari egiten dio erreferentzia. Sintoma horiek gutxienez hiru hilabetetan zehar astero hiru gauetan agertu behar dira. Gainera, lo-alterazioak edo biharamuneko nekeak hondatze kliniko esanguratsua eragin behar […]
Industria farmazeutikoak ingurumenean duen inpaktua murrizteko estrategiak
Hori dela eta, lan honetan industria farmazeutikoak ingurumenean duen inpaktua murrizteko hainbat estrategia aztertuko dira, arreta medikamentuen ekoizpenean jarriz batez ere. Izan ere, industria farmazeutikoa, maneiatzen duen ekoizpen bolumenerako, gehien kutsatzen duen industriako sektoreen artean kokatzen da. Lan hau, EHUren […]