Archivo de Etiquetas:: Ekaia aldizkaria

Irene Sierra, Ainara Ateka, Javier Ereña Gero eta arreta gehiago eskaintzen ari zaio dimetil eterrari (DME, CH3-O-CH3), aplikazio anitzeko konposatua delako, eta petrolioaren ordezko energia-iturrietatik (ikatza, gas naturala eta biomasatik) ekoitzi daitekeelako.
DME gas propultsatzaile eta hoztaile bezala erabiltzen da. Gainera, epe ertainera dieselaren edo petrolioaren gas likidotuen (propanoa eta butanoaren) ordezko erregaia izan liteke. Badira hainbat arrazoi: bere […]

Cristina Miguelez, Teresa Morera-Herreras, Ainhoa Sagarduy, Cristina Bruzos-Cidon, Asier Aristieta, José Ángel Ruiz-Ortega, María Torrecilla eta Irrintzi Fernandez-Aedo Parkinsonen gaixotasuna (PG) nerbio sistema zentrala erasotzen duen endekapenezko gaitz kronikoa da non neurona dopaminergikoak galtzen diren. Neurona galera honen ondorioz dopamina gabezia ematen da eta sistema motorra kaltetuta suertatzen da, mugimenduaren kontrola eta koordinazioaren galera bultzatuz. Adineko pertsonei bakarrik erasotzen dion […]

Ainara Sangroniz, Marian Iriarte eta Agustin Etxeberria Materialen zientziaren alorrean polimeroek iraultza nabarmena eragin zuten duela 80-90 urte. Polimeroak molekula oso luzez osaturiko materialak dira, eta hain luzeak izateak propietate bereziak ematen dizkie. Propietate bereizgarri horien artean baten bat aipatzekotan, behar bada garrantzitsuena bere moldagarritasuna litzateke. Hau da, antzeko egitura kimikoa izanda ere, beharretara egokitutako materiala erraz lor daiteke hainbat […]

Haritz Gurrutxaga, Laura Saenz del Burgo, Jesús Ciriza, Rosa María Hernández, Gorka Orive eta Jose Luis Pedraz Oraindik minbizia morbilitate eta hilkortasunaren kausa garrantzitsuenetako bat jarraitzen izaten du munduan zehar. Nerbio sistema zentraleko (NSZ) minbizien barruan, %85 eta %90 artean garun minbiziak dira. Azkeneko urteetan, garun minbizien tratamenduan aurrerapen eta esfortzu handia bideratu da, tratamenduen efikazia handitu eta tumoreen erabateko […]

Jokin Altzibar, Edorta Ibarra, Jon Andreu, Jose Ignacio Garate eta Iñigo Kortabarria Gaur egun, aurrezte energetikoa eta ingurumen-arrazoiak direla eta, ibilgailu elektriko eta hibridoen arrakasta areagotuz doa.

Energia-kontsumoaren mailak gizartearen bilakaera eta ongizatea neurtzea ahalbidetzen du. Nazioarteko Energia Agentziaren arabera, munduko energiaren kontsumoa % 56 haziko da 2010-2040 tartean. Energia-iturri tradizionalak mugatuak dira, eta beraz, eskari hori ezin izango […]

María Jesús Irabien, Alejandro Cearreta, Ane García-Artola eta Eduardo Leorri Antropozenoan bizi al gara? Paul Crutzen Kimikako Nobel saridunak giza jarduerek Lurreko ziklo biogeokimikoak, prozesu sedimentarioak eta ozeano-atmosfera transferentziak bezalako dinamikei eragin dieten denbora-tartea adierazteko termino hau proposatu zuenetik, 2000. urtean, gero eta gehiago erabiltzen ari da zientziaren alorrean zein dibulgazio eta interes orokorreko komunikabideetan. Hau dela eta, Nazioarteko Estratigrafia […]

Ekaia, UPV/EHUko zientzi eta teknologi aldizkariak, ale berezia plazaratu du, kannabisaren inguruko eztabaida ikuspuntu askotariko eta desberdinetatik aztertzen duena. “Kannabisaren hamar aurpegiak” izenburupean, hamar artikulutan zehar, landare honek gizartean, osasunean, ekonomian eta norberarengan izan ditzakeen abantaila eta desabantailak ezagutzera ematen dira zuzenbidea, ekonomia, biologia, kimika, farmakologia edo fisiologia arloetako adituen bitartez.
Ekaia, UPV/EHUko zientzi eta teknologi aldizkariak, ale berezia […]