ikerketa
Etiketen artxiboa 181 artikulu
Nork egiten du zientzia? Ikerketa taldeen aniztasunak ondorioak ditu mundu errealean. Gizonek eta emakumeek ikuspegi desberdinak izan ditzakete, batez ere, sexua eta generoa tartean dituzten ikerketetan. «Zientzia egiten duenak erabakitzen du benetan nolako zientzia egingo den», adierazi du Londa Schiebingerrek […]
Nola baldintzatzen du hiri-inguruneak herritarren elikadura?
Hainbat ikerketek datu kuantitatiboak biltzen dituzte elikadura-inguruneari buruz, hala nola, elikagaien eskuragarritasuna, janariak prestatzeko eta kontsumitzeko ohiturak… Hala ere, biztanleriaren elikatzeko modua baldintzatzen duten faktoreak identifikatzeko biderik onena haien esperientzia jasotzea da. Zehazki, herritarren zientzian oinarritutako metodologietan bizilagunak ikerketa-prozesuaren parte […]
Indarkeriak herritarren osasunean dituen ondorioak
Scienci Advances aldizkarian argitaratutako ikerketaren arabera, indarkeriazko heriotzei egotzi behar zaizkie hein handi batean indarkeria duten herrialdeen eta herrialde baketsuen artean dauden bizi-ziugabetasunaren maila desberdinak. Bizi-ziurgabetasuna hilkortasun-adinen dispertsioari dagokio; horregatik, dispertsioa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa da ziurgabetasuna […]
Droga psikodelikoak patologia psikiatrikoak tratatzeko
Psilozibina sendagai potentzialki baliagarri bihurtu da zenbait gaixotasun neuropsikiatrikotarako, azkar ekiten baitio jardun terapeutikoari. Hala ere, oraindik ere ez dago oso garbi zer mekanismok eragiten dituzten ondorio horiek. UPV/EHUko Neuropsikofarmakologia taldearen lan batek errotik aztertzen du psilozibina haluzinogenoak saguetan duen […]
Emakumeak zientzia elkarteetan, bilakaera positiboa
Ikerketaren oinarri gisa Econometric Society eta nazioarteko beste elkarte batzuk hartuta, Nagore Iriberrik, David Card-ek, Stefano DellaVigna-k eta Patricia Funk-ek osatzen duten ikertzaile taldeak generoak lankideen edo parekoen ekarpenen bikaintasunaren aitortzan duen eragina aztertu du. Hau da, ezagutza arlo bateko […]
Bularreko minbizian gakoa izan litekeen RNAren aldaketa bat detektatu dute
Minbizia faktore askoren mendeko gaixotasuna da, eta, gainera mota askotako minbiziak daude. Garrantzitsua da minbizia izateko arrisku-faktoreak zein diren identifikatzea: populazio-taldeak aztertzen dira, eta alderatu egiten dira minbizia dutenen eta ez dutenen ezaugarriak; hala, ondorioztatzen da minbizia daukaten pertsonek probabilitate […]
Sistema endokannabinoideak emearen ugal-fisiologia modulatzen du
Besteak beste, sistema kannabinoidea ugalkortasunean inplikatuta dagoela ikusi da: gametogenesian, ernalketan, enbrioiaren ezarpenean, plazentazioan, haurdunaldian eta erditzean eta sistema kannabinoidean parte hartzen duen makinaria guztia ugal-aparatuko organo, ehun eta zeluletan dagoela frogatu da. Gure taldeak, hala nola, sistema kannabinoidea bai […]
Pestiziden dosiak lurzoruaren ezaugarrietara egokitu behar dira
Produktu fitosanitarioak kezka-iturri dira gaur egun, eragina izan baitezakete haien helburu ez diren zoruko organismo batzuetan, espezie horiek plagizida batzuekiko oso sentikor izan litezkeelako. Elikagai Segurtasunaren Europako Agintaritzak (EFSA, Europako nekazaritzako jardunbideak, produktu fitosanitarioen erabilerak eta abar arautzen dituen agintaritza) […]
Nola egin tarta bat zure ikerketaren emaitzekin
Ikertzaile talde iparramerikar batek egindako ikerketa batek (Ross et al., 2022) frogatu du ikerketa taldeetako emakumeek gizonek baino aukera gutxiago dituztela dagokien lanen egiletza aitortzeko. Aurkikuntzak hiru datu iturri oso ezberdinetan oinarritzen dira. Lehenengo iturriaren analisiak (ikerketa taldeei, taldearen ekoizpen […]
Etxetresna elektrikoak berriztu aurretik
Hutsune hori betetzeko, UPV/EHUko Life Cycle Thinking Group eta Ekopol taldeek, Ekonomia Zirkularreko Masterraren eta Proiektuen Zuzendaritzako Masterraren bidez, hiru etxetresna elektriko adierazgarriren (mikrouhinak, ontzi-garbigailua eta garbigailua) CO2 inpaktu baliokidea aztertu dute bizi-ziklo osoan. Horretarako, fabrikazio-prozesua, ondoren etxetresna elektriko horien […]