ikerketa
Etiketen artxiboa 181 artikulu
Alkohola mundu osoan zehar gehien kontsumitzen den substantzia psikoaktiboa da. Azken urteotan, alkoholaren kontsumo intentsiboa geroz eta ohikoagoa bilakatu da nerabeen artean. Kontsumo mota hau denbora tarte laburrean alkohol kantitate handia edatean datza. Garunak nerabezaroan zehar garapen prozesu konplexuak pairatzen […]
Emakumeen emozio-zurrunbiloa erditzean
Erditzea prozesu indibidual eta konplexua da, emakume bakoitzaren bizitzan mugarri dena. Erditze-gertaeran prozesu fisiologikoen eta psikologikoen arteko erlazioa gertatzen da, emakumearen, semearen edo alabaren ongizatean eta amaren eta bikotearen arteko harremanean eragina izan dezaketen gizarte-, ingurumen-, antolamendu- eta politika-testuinguruek eraginda […]
Alfa-sinukleina proteina, Parkinsonaren diagnostikoan biomarkatzaile
Parkinson gaixotasuna nahasmendu neurodegeneratibo motore ohikoena da. Mundu mailan, 60 urtetik gorako biztanleriaren %1-2ri eragiten dio, eta 80 urtetik gorako biztanleen %4ri. Prebalentziak gora egiten du adinarekin, eta biztanleriaren zahartzearen ondorioz, datozen hamarkadetan nabarmen gorago egingo duela aurreikusten da. Parkinson […]
Surflari ez profesionalen ezaugarriei so
Surfa egiteak eragina du ezaugarri antropometrikoetan, gaitasun fisikoan eta tekniko-taktikoan. Halaxe egiaztatu du Aitor Santisteban Jarduera fisiko eta kiroletan doktoreak bere ikerketan. Azterlan horren prozesu osoa eta emaitzak ezagutarazten ditu “Surf praktikatzen duten kirolari ez profesionalen ezaugarri morfologiko, fisiologiko eta […]
Leire Larizgoitia, fisikaria: “Egiten ari garena ez da inoiz egin; beraz, etengabe ikasten ari gara”
Leire Larizgoitia Arkotxa neutrinoen fisikaria da, nahiz eta, fisika ikasten hasi zenean, ez zekien bazirenik ere neutrino izeneko partikulak. Gogora ekarri du, batxilergoko bigarren mailan, fisikako irakasle oso on bat izan zutela: “Teoria azaltzeaz gain, esperimentuak egiten zituen, eta oso […]
Onintze Parra, ingeniari kimikoa: “Elkarrekin emaitza hobeak lortzen ditugu”
Onintze Parra Ipiñak sari bat jaso du duela gutxi, nazioarteko lehiaketa batean, Maider Bolaños Oriberekin batera. Zehazki, bigarren postua eman diete Aveva Prozesu Kimikoen Simulazioen Nazioarteko Txapelketan, Egoera Egonkorrean Simulaziorik Onena atalean, dieselaren ordezko dimetil eterra (erregai garbia) lortzeagatik. Parraren […]
Akatsek genetikaren ikerkuntza oztopatzen dutenean
Zientziaren oinarrietako bat da emaitzak errepikatu ahal izatea. Hau da, esperimentu bat baldintza berdinetan eta prozedura berdinarekin errepikatzen bada, emaitza berberak lortu beharko lirateke. Hori posible egiteko, ikertzaileek azaldu egin behar dituzte esperimentuaren xehetasun guztiak eta berri eman emaitzei buruz […]
Gaixotasun zeliakoa listuaren bidez diagnostikatzeko metodoa
Eritasun zeliakoa asaldu autoimmune konplexu bat da, eta genetikoki aurrez prestatuta dauden pertsonei eragiten die. Egun, diagnostikoa baieztatzeko endoskopia egitea beharrezkoa da. Hau prozedura desatsegina izateaz gain, nahiko garestia izaten da. Alde batetik, gaixotasun zeliakoaren sintomatologia duten pazienteei endoskopia egiten […]
Biomarkatzaile berrien identifikazioa giltzurrun gutxiegitasun kronikoaren diagnostikorako
Giltzurrun gutxiegitasun kronikoa (GGK) da arazo funtzional zein estrukturalen ondorioz giltzurrunek bere zeregina betetzeko duten gaitasunaren galera. GGKaren ondorioz, haurrek zailtasun-metabolikoak, zailtasun-kardiobaskularrak eta garapen-zailtasunak pairatzen dituzte, eta hori dela eta, populazio-talde horietan morbilitate eta heriotza-tasak handiak dira. Ildo horretan, esku-hartze […]
EAEko lau lagunetik batek sentitzen du nahi gabeko bakardadea
UPV/EHUko OPIK ikerketa-taldeak ikertu du zenbateko prebalentzia daukan nahi gabeko bakardadeak bizi-ziklo osoan, eta desberdinkeria sozialen arabera; halaber, ebatzi du eragin handia duela osasunean oro har eta osasun mentalean, bereziki heldu gazteen populazioan. Emaitzek, “Gaceta Sanitaria” aldizkarian argitaratu direnak, agerian […]