Archivo de Etiquetas:: medikuntza

Zurrungekin lotzen dugu beti loaren apnea, baina ez du zertan hala izan behar. Loaren apnea-sindromea da loaldian izaten den arnas asaldura ohikoena. Apnea dutenek lotan daudela arnas gelditzea jasaten dute, goiko airebideen kolapsoarengatik. Gelditze horiek gutxitu egiten dute pazientearen odoleko oxigeno-kantitatea eta iratzarri egiten du lotan dagoena eta ondorioz, ez du lo indarberritzailerik izaten. Ondorioz, jende asko nekatuta altxatzen da […]

Amaia Portugal Aurpegiko zenbait ezaugarri gure organismoaren zahartzea neurtzeko bioadierazle apartak dira. Hala ondorioztatu dute Txinako zenbait ikertzailek, hiru dimentsiodun modelazioa erabilita. Guztira 17 eta 77 urte arteko 332 boluntarioren bisaiak baliatu dituzte mapa osatzeko.
Iragarkietako krema eta tratamenduek kontrakoa saldu nahi izaten badigute ere, ez da hain erraza adinean gora goazela ezkutatzea. Besteak beste hori ondorioztatu daiteke Txinako Zientzia […]

Amaia Portugal Garun heriotza jasan duten organo emaileak baino ez dira baliatzen gaur egun bihotz transplanteetarako. Hala ere, munduan bigarren aldiz, bihotza geldituta zendu zen pertsona baten organoa hartu, biziberritu eta beste pertsona bati transplantatzeko gai izan dira Cambridgeko Papworth Ospitalean.
Huseyin Ulucanek 60 urte ditu eta Londresen bizi da. 2008an bihotzeko bat izan zuen. Martxoaren hasieran bihotz transplante bat […]

Javier Duoandikoetxea Minbiziaren loteria ankerra artikulua ekarri zigun Amaia Portugalek Zientzia Kaiera honetara urtarrilaren 7an. Bertan esaten zigun minbizien bi herenak zoriari lotuta daudela (“zorte txarra”) eta ez faktore genetikoei edo kanpoko eraginari. Cristian Tomasetti eta Bert Vogelstein ikertzaileek Science aldizkarian argitaratutako artikulu bat[1] zen informazioaren iturria.
Oso deigarria zen ikerketaren emaitza, Science aldizkari ospetsuan argitaratu zen eta […]

Uxune Martinez Savoiako Amadeo erregeak baimena eman zion 1872. urtean Maria Elena Maserari medikuntza ikasteko Bartzelonako Unibertsitatean. Bera izan zen, estatuko unibertsitate baten matrikulatu zen lehen emakumea. Matrikulatu bai, baina ezin izan zuen klaseetara joan lehen urteotan, ikasketak modu pribatuan gauzatzeko baimena eman baitzion bakarrik erregeak. Horrela hasten da medikuntzaren historian lehen emakume medikuen bidea.
XIX. mendearen amaieran eta […]

Pazientearen segurtasunak arreta berezia eskatzen du osasunaren arloan, oro har, eta, batez ere, pediatrian. Pediatriako larrialdi-zerbitzu bateko arriskuak mapa batean ezarriz gero, errazago identifika daitezke arriskuak, eta asistentziaren kalitatea hobetzen lagundu dezake. Larrialdi-zerbitzuetako pazienteen segurtasuna era batera edo bestera arriskuan jar dezaketen egoerak aztertu ditu Elisa Mojica Muñoz UPV/EHUko Medikuntza Fakultateko Biologia Zelularra eta Histologia Saileko ikertzaileak, betiere arriskutzat […]

Amaia Portugal Smartphone bati gailu bat konektatuta egiten den test baten bidez, garabidean dauden herrialdeetan oso zabalduta dauden bi gaitz antzemateko metodoa garatu dute Columbia Unibertsitateko ikertzaileek. Laborategietan egiten den test arrunta baino nabarmen merkeagoa da, eta ez du elektrizitaterik behar. Ruandan egin dute esperientzia pilotua.
Hiesa eta sifilia dira garabidean dauden herrialdeetan triskantza handiak eragiten dituzten gaitzetako bi. […]

Gotzone Barandika Botikak, medikamentuak, konposatu kimikoak baino ez dira. Horregatik, haien eraginkortasun terapeutikoa harreman estuetan dago dosiarekin. Bestalde, gizakiok ale indibidualak garenez, medikamentu beraren dosi jakin batek ez du eragin bera guztiongan.
Medikuntza gero eta gehiago saiatzen ari da hori kontuan hartzen. Izan ere, dagoeneko guztiok daukagu barneratuta medikamentuen dosia hartzen duenaren pisuari egokitu behar zaiola. Zer esanik ez, pisua […]

Pablo Ortiz Ebola-agerraldiak berriz ekarri du birus-pandemien beldurra albisteetako izenburuetara, duela urte batzuk hegazti edo txerri-gripearekin gertatu zen bezala. Birusek eragindako infekzioak dira komunikabideen arreta gehiena erakartzen dutena, baina gizakion osasunerako arriskurik handiena bestelako mikroorganismoengandik dator, antibiotiko askorekiko erresistentzia garatu duten bakteriongandik hain zuzen ere.
Birus-agerraldien kasuan ez bezala, erresistentzia anitzeko bakterioen arriskua erloju-bonba motakoa da, poliki baina etengabe aurrera […]

Amaia Portugal Fexaramina izeneko konposatua gai da gure barrenari ziria sartzeko eta bazkaltzekotan gaudela pentsarazteko, hala ez izanda ere. Ondorioz, digestioa egiteko prestatzen da eta kaloriak erretzen ditu, datozenei tokia uzteko. Argaltzeko botika gisa potentzialtasuna baduela uste dute AEBtako Salk Institutuko ikertzaileek.
Joan den astean iragarri bezala, Ariketa fisikoa, argaltzeko pilula ote? Izeneko hitzaldia eskainiko du Jon Irazusta fisiologoak, […]