Mahatsetan eta ahabietan aurki daitezkeen konposatu fenolikoak dira resveratrola eta pterostilbenoa eta gorputzeko gantz-metaketa prebenitu dezakete. Gantz metaketan efektua duten DNAren metilazioan (metilo taldea gehitzea) eta mikroRNAetan aldaketak eragiten dituzte molekula hauek. Bi alor aztertu ditu ikerketak: Gantz ehunean triglizeridoen […]
Angelman izenez ezagutzen den sindromea gene batean emandako alterazio baten ondorioz sortzen den gaitz neurologiko kronikoa da. Gaixotasun arraroen multzoan sailkatua dago, izan ere, 20.000 pertsonatik 1ek pairatzen duela uste da eta buruko atzerapena, egoki mintzatzeko ezintasuna, oreka arazoak eta […]
Uxue Razkin Mein Kampf irakurri zuenean ikaratu egin zen. Horregatik egin zuen ihes Alemaniatik eta utzi zuen bere jaioterria, Berlin. Ordurako ibilbide oparoa eraikitzen hasia zen Marthe Vogt neurozientziaren alorrean, baina Bigarren Mundu Gerrak zeharo aldatu zituen bere planak. Ingalaterrara […]
Uxue Razkin Biologia Itsas-zapoa sakonera desberdineko hondo bigunetan bizi da, eta kostaldeko ur ez oso sakonetatik 500 metroko sakoneraraino egon daiteke. Buru gainetik antena bat ateratzen zaio eta horrekin ikusten dute. Bizkar-hegatsaren hezur batetik eratorria da luzakin hori, arrantza egiteko […]
Juanma Gallego Eskizofreniak eragiten dituen barruko ahotsak garunaren eremu zehatz batean sortzen direla iradoki dute zientzialariek. Pultsu magnetikoak erabilita gaixoen egoera hobetzea lortu dutela diote. “Bata bestearekin eztabaidan dauden ahots horiek direla eta, burua lehertzear daukat”. Horrela deskribatu zion John […]
Diabetesa gaixotasun metaboliko kroniko bat da. Gaitz hau pairatzen duten gaixoek intsulinaren jariaketan gabeziak jasaten dituzte eta horren ondorioz, odoleko glukosa maila ohi baino altuagoa izaten dute. Aski ezagunak dira eskasi horri aurre egiteko eriek periodikoki beren buruari ematen dizkieten […]
Uxue Razkin Genetika CRISPR-Cas 9 izeneko teknika lehen lerrora bueltatu da udan. Horren bidez mutazio bat ezabatzea lortu dute giza enbrioietan. Nazioarteko ikerketa talde batek eman digu berria. Besteak beste, Ameriketako Estatu Batuetako, Txinako eta Hego Koreako adituak aritu dira […]
Lomentospora prolificans (L. prolificans) onddoak orain arte ezagutzen ez zen erresistentzia mekanismo bat daukala frogatu du UPV/EHUko Fungal and Bacterial Biomics ikerketa-taldeak. Hari formako onddoa da L. prolificans (lehen Scedosporium izenez zen ezaguna), lizun taldekoa da, egoera txarreko elikagaietan (fruituetan […]
Testaren fidagarritasuna eta baliagarritasuna auzitan jarri du UPV/EHUko gradu amaierako lan batek. Larrialdi medikoetako zerbitzuetan eta zainketa intentsiboen unitateetan (ZIU) erabili ohi da Allen maniobra. Odol zirkulazioaren kalitatearen eta iskemia (odol fluxuaren falta) arriskuaren arteko harremana ezartzeko erabiltzen da testa […]
Parkinsona gaixotasun neuroindikatzaile ohikoena da alzheimerraren ostean eta nerbio sistema zentralean dopamina izeneko sustantzia jariatzen duten neuronen galeraren ondorioz ematen da. Gaur egun ez dago berau sendatzeko tratamendurik eta, horren aurrean, gaixoek pairatzen dituzten sintomak kontrolatzeko terapia ezberdinetan aurrerakuntza nabariak […]