Archivo de Etiquetas:: osasuna

Peru S. Gamarra Guztiok sufritu ditugu noizbait lagunen baten zurrungak. Bai, jasanezinak dira. Basurdeen orroarekin zerikusi handia duten zarata horiek gure pazientziarekin bukatzen dute. Nola da posible zarata horiek eginda ez esnatzea? Bada, ez da esnatzen. Ezta gutxiago ere. Are gehiago. Primeran deskantsatzen duela dio! Nola ez du ba ongi deskantsatuko. Ikusi besterik ez dugu egin behar. Ohean etzanda, diagonalean, […]

Diabetes mellitus gaixotasun kroniko bat da, eta odolean azukre maila (glukosa) altua izatearen ondorioz sortzen da. Bada, gutxi gorabehera, helduen heriotzen % 8,4 eragiten ditu mundu osoan. Diabetesa dutenek glukosa asko izaten dute odolean, pankreak ezin duelako intsulina nahikoa sortu (intsulina odoleko azukrea kontrolatzen duen hormona bat da). Gaur egun, diabetesaren aurkako tratamendu nagusia egunero intsulina injektatzea da. Kontrolatzen zailak […]

Amaia Portugal Oro har, heriotza-tasa ikaragarri murriztu zen XIX. mendearen bukaeran herrialde garatuenetan. Emakumeena gizonena baino %70 arinago txikitu zen, ordea. Tabakoa eta bihotzeko gaitzak daude alde handi horren atzean, Kaliforniako Unibertsitatean egindako ikerketa batean azaldu dutenez.
Europar Batasunean, gaur egun, gizonen bizi-itxaropena 77,8 urtekoa da, emakumeena 83,3 urtekoa den bitartean. Euskal Herrian, zifra batez besteko hori baino […]

UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko COMSA (Komunikazioa eta Osasuna) ikerketa-taldeak “Osasunari buruzko komunikazio zientifikoaren azterketa eta baliabide digitalen kalitatearen balorazioa” ikerketa lana burutu dute. Ikerketan antzeman dute 12-24 urte bitarteko gazteek, oro har, osasunari buruzko informazioa Interneten bilatzen dutela. Horrez gain, ikerketak ondorioztatu du gurasoak, irakasleak edo medikuak bigarren mailan gelditzen direla hezitzaile gisa, sexualitatea edo elikadura osasuntsua bezalako […]

Ibilgailu ugariko trafikoa duen edo siderurgiatik hur dagoen hiri batean bizitzeak ingurumenaren kutsadura foku indartsuren artean bizitzea dakar. Gipuzkoako Goierri goienean eta Urola erdialdean, esaterako, nahastu egiten dira industria jarduera, landa giroko jarduera, egoitza eremuak eta errepide nazionala. Hori dela eta, bertako bizilagunak partikula kutsatzaileen eragina pairatzen dute. UPV/EHUko ikerketa batek Gipuzkoako eskualde horietako 638 emakume haurduni eta beren jaioberriei […]

Jon Irazusta eta Ihintza Larrañaga Odoleko glukosa maila hertsiki kontrolatu behar den parametroa da, bestela gure bizi-itxaropena laburtu dezaketen zenbait patologia gerta daitezkeelako. Diabetesa (diabetes mellitus) odoleko glukosa mailaren handitzea dakarren gaixotasun kronikoa da. Gizentasunaren eta bizi-itxaropenaren gehitzeak gaitz honen intzidentzia igoarazi du eta gaur egun, munduan gutxi gorabehera 350 milioi gizaki daude diabetesak jota.
Bi dira diabetes […]

Zurrungekin lotzen dugu beti loaren apnea, baina ez du zertan hala izan behar. Loaren apnea-sindromea da loaldian izaten den arnas asaldura ohikoena. Apnea dutenek lotan daudela arnas gelditzea jasaten dute, goiko airebideen kolapsoarengatik. Gelditze horiek gutxitu egiten dute pazientearen odoleko oxigeno-kantitatea eta iratzarri egiten du lotan dagoena eta ondorioz, ez du lo indarberritzailerik izaten. Ondorioz, jende asko nekatuta altxatzen da […]

Asier Fullaondo Obesitatea da lehen munduko gizartearen osasun arazo larrienetako bat. Arazo horri aurre egiteko, aspaldian industria kimikoak aukera bat aurkitu zuen: kaloriak gabeko gozogarriak (KGG). Kontzeptualki ideia bikaina da, molekula kimiko batzuk, kaloriarik gehitu gabe elikagaiei gozotasuna ematen dutenak. Beraz, gozogarri horiek azukrearen ordezkoa izan daitezke eta zaporea eta ohiturak aldatu gabe, kaloria kopuru urriago bat jasoko luke gure […]

Euskal Autonomia Erkidegoan landareak dira hirugarren elikagai kontsumituenak, frutaren eta esnekien atzetik. Landareen artean, berriz, tomatea da gehien kontsumitzen dena. Egunean herritar bakoitzak 60 bat gramo tomate kontsumitzen ditu batez besteko. Tomateaz gain, letxuga edo uraza dieta mediterraneoaren ezinbesteko elikagaietako bat da. Izan ere, osasunarentzako oso onuragarria da batez ere antioxidatzaileetan aberatsa delako. Baina letxugen barietate guztiek ez dute antioxidatzaile […]

Maria José Moreno Egun hauek ospakizunez beterik daude, eta holakoetan, asko jaten dugu. Ezaguna da urtearen bukaerak gehiegikeriak eragiten dituela, eta gure janeurriak gora egiten du izugarri, gutariko askok ondorioei erreparatzen ez dielarik. Ezin zuten horrela jokatu Malaspina espedizioan joan zirenek. Espedizio hau izan zen espainiar ilustrazioko zientzia-egitasmo garrantzitsuena, XVIII. mendean munduaren inguruan egin zen zientzia-bidaia alegia. Ekimen honek helburu […]