Archivo de Etiquetas:: teknologia

Gizakiak betidanik izan du itsasoaren bitartez sortutako energia baliatzeko joera. Horren lekuko dira esaterako Erdi Aroko errotak, zeinak itsasaldien gora beherek sortutako ur maila aldaketatik energia sortzen zuten. Hala ere, bada beste sistema bat, oraindik garapen fasean egonagatik ere interes handia piztu duena; olatu-energia. Energia mota hau egonkortzeko beharrezkoa den teknologia garatzen ari dira egun ikertzaileak. Gainera, itsasoaren portaerak […]

Antton Gurrutxaga, Iñaki Alegria eta Xabier Artola Hizkuntza bat ikasteko esperientziatik igarotzen den orok arreta berezia jarri behar izaten du hitzak nola konbinatzen diren jakiteko, maiz gramatikaren arauak ez baitira aski hiztunek hitzak nola erabiltzen dituzten aurresateko eta esplikatzeko. Euskarazko urrats ingelesez step dela ikasita, eta eginerako do edo make erabil ditzakegula jakinda, modu naturalean sortuko ditugu to do […]

Arantxa Arzamendi Lucía Taboada (@TaboadaLucia), kazetaria eta sare sozialetan aditua da. Mugikorren belaunaldikoa bete betean, liburu honetan hiperkonektatuen mundua aztertzen du modu erraz batean, gaian adituak ez direnentzat adibide praktiko ugarirekin eta ironia handiarekin. Hiperkonektatuak bizi direnekin hasi eta hamaika ataletan pantailen mundu zabalari errepasoa ematen dio: sare sozialak, sare sozialetako hizkera, Interneten eta Interneti esker egiten ditugun […]

Uxue Razkin Txikitan ikasi beharreko asmatzaileen zerrendan gizonezkoak agertzen ziren bakarrik: Leonardo Da Vinci, Thomas Edison, Nikola Tesla, Graham Bell, Benjamin Franklin. Gogoratzen dituzue? Gizon azkarrak, zalantzarik gabe, euren asmakuntzak ezinbestekoak izan baitziren gure gizartearen garapena ahalbidetzeko. Zerrenda jakin horretan inoiz ez nuen irakurri emakume baten izenik, lurrak irentsi izan balitu bezala, ala okerrago izan zitekeen; izan ere, zerrenda horretan […]

Amaia Portugal Amsterdamgo Unibertsitateko ikertzaile batzuek Giza Enbriologiaren 3D Atlasa osatu dute. Enbrioiak hilabete erdi duenetik bi hilabete dituen arteko bilakaera ikus daiteke bertan, urratsez urrats eta xehetasun handiz. Izan ere, 150 organo eta egitura identifikatu eta irudikatzea lortu dute, babarrun eskas baten tamaina duen arren.
Nolakoak dira giza enbrioiaren aurreneko urratsak? Noiz eta nola hazten da organo bakoitza, eta […]

Amaia Portugal Lumatxa leun eta apartari esker, hontzek ez dute soinurik egiten hegan ari direnean, eta oso baliagarria zaie hori ehizarako. Hegoen gainean dituzten iletxoen egitura aztertu eta hiru dimentsiotan kopiatu dute ikertzaile batzuek, aerosorgailuei atxikita, turbinek eragiten duten soinua ere gutxitu ahal izateko.
Besteren batean ere hitz egin izan dugu biomimetikaz Zientzia Kaieran. Hau da, naturan dauden diseinu, […]

Agurtzane Etxegarai, Pablo Eguia, Esther Torres, Igor Albizu eta José Ignacio San Martín Sistema elektriko garrantzitsuenak elkarkonektaturiko sare sendoak izan arren, azken urteotan interesa handiagotu egin da uharte-sareetan eta interkonexio ahuldun sistemetan, hots, sare ahuletan. Sare nagusiei lotura ahulen bitartez konektaturiko azpisistemak dira sare ahulak; hau da, urrutian kokatutako kargak eta ‘offshore’ parke eolikoak, baita sare isolatuak […]

Gizakion portaera imitatzen duen sistema informatikoa “bot” izenarekin ezagutzen da egun. Hainbat bot mota daude eta, besteak beste, webgune baten erabiltzailearekin elkarrizketa bat mantentzeko gai direnak, bot kalakariak edo hiztunak. Azken hauek, “txatbot” izena daramate. Txabotak eta erabiltzailearen arteko elkarrizketa testu bidezkoa izaten da normalean, eta egon badaude interfaze multimediak dituztenak ere. UPV/EHUko Informatika Fakultateko irakasleak, […]

Amaia Portugal Eskuineko hanka mugitzerik ez zuen tximino batek natural ibiltzea lortu du, Suitzan egindako interfaze bati esker. Teknologia honen bitartez, garunaren eta bizkarrezur muinaren arteko komunikazioa berreskuratu dute, paralisia eragiten duen lesioaren gainetik by-pass moduko bat eraikiz.
Duela bi urte, paralisia zuen arratoi bat mugiaraztea lortu zuten Lausanako Eskola Politeknikoak gidatutako proiektu batean. Estimulazio elektriko kontrolatua aplikatu zioten […]

Arantxa Arzamendi Orain dela ia urtebete Zientzi Kaiera blog honetan Albert Cortina eta Miquel-Àngel Serraren beste liburu bat aipatu nuen, Gizakiak ala postgizakiak?, ¿Humanos o posthumanos? (2015). 2016an argitaratu duten “Humanidad: desafíos éticos de las tecnologías emergentes” bigarren liburu honetan, lehen aipatzen ziren ideia nagusiak berresten dira, egileek eztabaida gaiak aipatzen dituzte eta etorkizunari begira ikuspegi baikorra ematen […]