teknologia
Etiketen artxiboa 332 artikulu
Uxue Razkin Paleontologia, eboluzioa Neandertalen toraxaren tamaina eta forma eztabaidagai izan dira duela 150 urte neandertalen lehen saihets-hezurrak topatu zirenetik. Orain, neandertal heldu baten toraxa birtualki berreraikita, ondorioztatu dute sapiensen toraxaren antzeko tamaina zuela, baina forma desberdina. Ikertzaileek iradoki dute […]
Asteon zientzia begi-bistan #226
Uxue Razkin Osasuna Europako Batzordearen eskaeraren aurrean, ordua egoki hautatzearen garrantziaz ohartarazi dute adituek, egunsentiko argiak organismoan duen pisua dela eta. Ildo horri jarraiki Trinitat Cambras Riuk, Farmazian doktore eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Fisiologia irakasleak dio ordutegiaren hautaketak garrantzia duela […]
Asteon zientzia begi-bistan #224
Uxue Razkin Klima-aldaketa IPCCren txostena aurkeztuta, ugariak izan dira klima aldaketari buruzko iritziak. Txosten horrek berriro jarri du agerian klima aldaketari aurre egiteko premia Sonia I. Seneviratne IPCC Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldeko kidearen arabera. Haren irudiko, oraindik ez […]
Asteon zientzia begi-bistan #223
Uxue Razkin Biologia Ernalketa prozesua azaltzeko, oso ohikoa da tonu epikoa erabiltzea: “Bidean espermatozoide ahulenak bazterrean geratzen dira, eta espermatozoide onenak baino ez dira iristen helburura”. Espermatozoide “irabazlea” hartzen da protagonistatzat eta bigarren mailakotzat jotzen da obulua. Antropologian, eboluzioan eta […]
Salaketa faltsuak atzemateko gai den softwarea garatu du Poliziak
Juanma Gallego VeriPol izeneko sistemak adimen hizkuntzaren prozesamendua eta ikasketa automatikoa baliatzen ditu salaketetan jasotako testuak aztertzeko eta bertan idatzita dagoenaren inguruko “ebazpen” bat emateko. %91 asmatzen omen du. XIX. mendean Eugene Vidocq detektibeak kriminalistikaren oinarriak jarri zituenetik denbora dezente […]
Adimen artifizialari buruz seriotasunez hitz egiteko ordua iritsi da
Juanma Gallego Teknologia honen garapenak dituen abantailez eta arriskuez ohartuta, adimen artifizialaren inguruan aritzen diren agente guztiek partekatutako erantzukizuna izan behar dutela proposatu dute zientzialariek. Aitortu beharra dago: kazetariok robot hiltzaileak maite ditugu. Irakurlearen arreta eskuratzea gero eta zailagoa den […]
Asteon zientzia begi-bistan #221
Uxue Razkin Biologia Juan Ignacio Pérezek ugaztunik arraroena aurkeztu digu: sator biluzia. Kolonietan bizi diren karraskari zulatzaileak dira. Kolonia bakoitzean eme bakarra dago, ugaltze-lan osoaz arduratzen dena. Sator honen gorputz-tenperatura, 30 °C-tan konstante mantentzen da, baina gorputz-beroaren jatorria ez da […]
Asteon zientzia begi-bistan #218
Uxue Razkin Ekologia Abuztuaren hasieran, Valderejoko parke naturalean (Araba) dagoen airearen kalitatea neurtzeko estazioan, 188 mikrogramo ozono neurtu ziren metro kuboko. 180ko mugatik gora kaltegarria dela dio Europako Batasuneko legeriak. Artikuluan azaltzen denez, hiru oxigeno atomok osatutako gas bat da […]
Asteon zientzia begi-bistan #217
Ziortza Guezuraga Genetika Erdi neanderthala eta erdi denisovarra den gizaki baten arrastoak aurkitu dituztela azaltzen du Berriak. Altai mendietako (Siberia) kobazulo batean aurkitu dituzte hiltzean 13 urte zituen emakumearen hezurrak. Duela 50.000 urtekoak dira arrastoak. Garai hartan bi giza espezieren […]
Asteon zientzia begi-bistan #213
Ziortza Guezuraga Astronomia Ur likidoa aurkitu dute Marten, izotz geruzen azpian. Hala irakur daiteke Berrian, Argian eta baita Elhuyar Aldizkarian ere. Mars Express zundan dagoen MARSIS radarrak aurkitu du, planetako hego poloan. Ura 1,5 kilometroko sakoneran dago, 20 kilometro zabal […]