Uxue Razkin Ia hilabete zeraman kartzelan frankistek 13 arrosak hil zituztenean. Torturak, fusilatzeak, negarrak, sufrimendua. Plater nazkagarrietan, dilistak; zomorroen bazka. Egunero beldurrak gainezka egiten zuen emakumeen biltegi –modu horretan definitu zuen Tomasa Cuevasek– ilun eta hotzean. Burdinen artean, bizitza jasangaitza […]
Juan Ignacio Pérez Iglesias Schmidt-Nielsen abizena irakurtzen dugunean, Knut izena etortzen zaigu burura gehienetan. Joan den mendeko fisiologo handienetako bat izan zen bera, animalien ingurumen-fisiologian aditu handiena ere, segur aski. Gutako askok berak idatzitako testuliburuarekin ikasi genuen fisiologiaz dakigunaren zati […]
Uxue Razkin Fisika Informazioa oso azkar eta ia berorik sortu gabe gordetzeko modua aurkitu dute. Argia eta magnetismoa erabiltzen ditu Bialystok Unibertsitateko (Polonia) eta Radboud Unibertsitateko (Herbehereak) ikertzaileek aurkeztu duten teknikak. Elhuyar aldizkariak azaltzen digu laser polarizatu berezi bat erabili […]
Arturo Apraiz “Prozesu magmatiko anomaloak” azaltzeko estreinako saiakera J. Tuzo Wilsonek egin zuen 1963. urtean, puntu beroak (hot spot) aipatuz. Wilsonek esan zuen Hawaii uharteak bezalako kate bolkanikoak plaka tektoniko bat mantuan kokatutako puntu bero baten gainetik igarotzean sortuak direla […]
Uxue Razkin Biologia Birgus Latro artropodo lehortarra aurkeztu digu Juan Ignaciok. 40 cm-ko gorputz-luzera du, eta 4 kg-ko masa. Ez da munduko karramarrorik handiena, halere. Tropiko aldeko uharteetan bizi da, Indiako Ozeanoan eta Ozeano Barean. Kokoez, pikuez eta bestelako materia […]
Uxue Razkin Neurozientzia Ikerketa berri baten arabera, garunaren eremu batek hazten jarraitzen du helduaroan ere. Orain arteko teoriak dio haur jaioberri baten garunak baduela jada helduaroan izango duen neurona-kopuru bera (90.000 milioi inguru neurona). Horren arabera, haurra hazten doan heinean […]
Uxue Razkin Astronomia Saturnoko atmosferan haize handia dabil. Zorrotada korronte handi horrek 70.000 km inguru hartzen ditu iparraldetik hegoaldera, gure planetaren tamaina halako bost. Oraindik ez dago korronte horren jatorria zein den edo korronteak dituen energia iturriak zein diren azaldu […]
Hainbatetan irakurri eta entzungo zenuten buruari eragiteak badituela onurak. Ez goaz aztertzen zeintzuk diren onura horiek, baina urtea bukatzeko garuna dantzan jarriko duen jolasa dakargu blogera. Gabon zahar egunean esaguzue, zer da emakume zientzialariei buruz dakizuena? Ez estutu, ez da […]
Uxue Razkin “Neba bezain abenturazale eta irudimentsua zen, eta hark bezainbesteko gogoa zuen mundua ezagutzeko. Ez zioten eman eskolarik, ordea”. Gela bat norberarena. Virginia Woolf Judith Shakespeare existitu izan balitz, bere neba William bezain ona izango zatekeen. Baina ez zioten […]
Uxue Razkin Medikuntza Ospitale-eremutik kanpo hartzen den pneumonia heriotza-eragile garrantzitsua da: urtero 1.000 biztanletik 2-8ri eragiten baitie, eta %10-15eko heriotza-tasa baitu ospitaleratzen diren pazienteetan eta, are handiagoa, zainketa intentsiboko unitateetara (ZIU) eramaten dituzten kasuetan. Galdakao-Usansolo Ospitalean eta Barrualdeko Eskualdean egindako […]