Archivo de Etiquetas:: zientzialariak

Peru S. Gamarra

Kafetegi batean egunkaria irakurtzen gaudela, bat-batean titular honekin egiten dugu topo: “Hegazti gripea, pandemiaren arriskua”. Artikulua irakurtzen hasi eta gorputzean beldurra sartzen zaigu. Ekidin nahiko genukeen nolabaiteko ezinegona. “Gaixotasun hau ez da edonolakoa. Badaramatzagu hilabete pare bat albiste hauek entzuten eta badirudi kontua ez dela txantxetakoa. Milaka lagun hilko al dira munduan? Hobe dugu denok horretarako prestatzea…”, […]

Hizkuntza egunero erabiltzen dugun arren, asko dira berari buruz ez dakizkigun gauzak. Itziar Laka UPV/EHUko Hizkuntzalaritzako katedradunarekin izan gara hizkuntzarako gaitasuna noiz garatzen den eta elebakarren eta elebidunen burmuinetan dauden ezberdintasunei buruz galdetzeko, besteak beste.
Elkarrizketa hau ‘Zientzialari‘ saioaren bostgarren emanaldia da. Ekimen honen bitartez euskal zientzialarien ahotsa zabaldu nahi dugu orrialde honetako irakurleen artean.
Zientzialari 05 – […]

Euskal Herriko akuiferoen ura kalitate onekoa al da? Zelako eragina daukate lurrean burutzen ditugun jarduerek lurrazpiko uretan? Nolako ondorioak izango ditu klima-aldaketak ur zikloan? Iñaki Antiguedad UPV/EHUko Hidrogeologiako katedradunarekin hitz egin dugu gai hauetaz ‘Zientzialari‘ ataleko laugarren emanaldi honetan.
Ekimen honekin, euskal zientzialarien ahotsa zabaldu nahi dugu gizartean, euren ezagupenak gurekin partekatu ditzaten.

Zientzialari 04 – Iñaki Antigüedad […]

Komunikabideetan etengabe entzuten ditugu giza genetikarekin zerikusia duten berriak. Baina, zer topatu da genetikaren ikerketan azkenaldian? Nolako tratamenduak garatuko dira ezagupen berri horiekin? Minbiziaren kontra borrokatzeko erabilgarriak izango dira, adibidez?
Ana Zubiaga UPV/EHUko Genetikako katedradunarekin egon gara gai hauetaz solasean. Ikus honako bideoan zer erantzun digun:

Zientzialari 03 – Ana Zubiaga from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo. […]

Peru S. Gamarra
Ikertzaile batek bere lanean inork baino gehiago sinetsi behar du. Berdin du kanpotik hau edo bestea esaten badiote. Berak bere horretan jarraitu behar du. Irmo. Izatez, hori da zientzialari onaren ezaugarrietako bat. Noski, argumentuak behar ditu esaten duena defendatzeko. Eta ez edonolakoak. Nahiz eta mundu guztia kontra izan, ikertzailea bera esaten duenaz ziur badago, bere usteekin aurrera […]

Gaur, ‘Zientzialari‘ saioaren bigarren atala aurkezten dizugu. Oraingoan, psikologiaz hitz egin dugu Nekane Balluerkarekin, UPV/EHUko Portaera Zientzien Metodologiako katedradunarekin. Gizartean gai honen inguruan dauden hainbat zalantza argitu nahi izan ditugu berarekin. Adibidez: zientzia bat al da psikologia? Ba al dago pertsona baten jokabidea aurreikusterik? Ba al du eraginik gure gaitasunean elebiduna izateak?
Bere erantzunak entzun nahi badituzu, ikus […]

Zientzia Kaierak ekimen berria jarri du abian. ‘Zientzialari’ sail honen bitartez zientziari euskal begirada eman nahi diogu, euskal zientzialarien jardun, bizipen eta ezagutzetara gerturatu asmoz. Ekimen berri honek kamera aurrera ekarriko ditu euskal zientzialariak. Zientziaren ikuspegitik gaurkotasuna izan dezaketen gaien inguruan jarduteko, beraien ibilbide profesionalaz edota ezagutza zientifikoaren inguruan duten pasioaz berba egiteko. Bideo-elkarrizketetan hamaika lekukotasun izango ditugu. […]

Peru S. Gamarra
Kaletik oinez goaz eta kartel honekin egiten dugu topo: ‘Itxita. Lanak’. ‘Debekatuta dago pasatzea’ . Orduan, kuriositatea pizten zaigu. Aski da debekatuta dagoen zerbait ikustea guk aurrera egin nahi izateko. Zer egongo ote dira egiten? Zer egongo ote da hesi honen atzean? Lanak inguratzen ditugu baina ezinezkoa zaigu ezer ere ez ikustea. Entzun, ordea, bai, aski ongi […]

Peru S. Gamarra
Zientzialariek dirua ezinbestekoa dute euren lanetan aurrera egiteko. Egia da ere, lan gehienetan berdina gertatzen dela eta, gaur egun, gainera, inoiz baino gutxiago dagoela. Hala ere, zientzia munduan diru falta hori inon baino gehiago nabaritzen da. Zergatik? Bada, badira arrazoi bat baino gehiago. Zientzialarien lanaren helburua ez da jarduera horri diru etekina ateratzea baizik eta lantzen duten […]

Peru S. Gamarra
Zientzialariek, maiz, bere kasa egiten dute lan. Izan ere, askotan, zaila egiten zaigu aurrera daramaten jarduna zein den ikustea eta, are zailagoa oraindik, egiten dutena behar bezala ulertzea. Lanean ikusten ditugu, baina nekez dakigu zehazki zertan dabiltzan. Kimikari batek, adibidez, laborategian egiten du lan eta bertan egiten duena behar bezala ulertzeko zailtasunak izaten ditugu. Bera hor dago, […]