Archivo de Etiquetas:: zientzialariak

Peru S. Gamarra
C. P Snow fisikariak bete betean asmatu zuen duela 50 urte: garai hartan humanitateak lantzen zituzten pertsonen eta zientzia aurrera eramaten zuten zientzialarien artean zegoen tartea izugarri handia zen. Amildegi bat bien artean. Hau guztia azaltzeko konparaketa bat egitea erabaki zuen. Bere ikerketekin konturatu zen bazirela ikasiak ziren pertsona asko –idazleak, musikariak, margolariak, pentsalariak…- zientziaren gainean […]

Peru S. Gamarra
Gure gizarteak konfiantza handia du zientzian. Hori da, behintzat, urtero egiten diren inkestek erakusten dutena. Gogoko dugu zientzia eta gogoko ditugu zientzialariak ere. Horixe baietz! Izan ere, oso lanpostu gutxi daude zientzialariena baino maitatuagoak direnak. Kuriosoa da, baina errealitatea honelakoa da. Arrazoi asko egon daitezke honetarako, baina bada bat besteen gainetik dagoena: zientziari esker hobeto bizi gara. […]

Peru S. Gamarra
Gosarian marmeladarik gabe geratu eta herriko supermerkatura hurbildu gara erosketak egitera. Buelta batzuk eman ostean apalategi erraldoi batekin egiten dugu topo. Burua altxatu eta hara non aurkitzen ditugun marrubizko marmeladek, melokotoizkoak, masusta osoak dituztenak… kolore guztietako potoak. Zaporea aukeratu eta antzekoak diruditen bi hartzen ditugu esku artean. Lehenengoan zera irakurri dezakegu: “Gehigarririk gabeko marmelada!”. Handian dago idatzita. […]