zientzialariak
Etiketen artxiboa 144 artikulu
Komunikabideetan etengabe entzuten ditugu giza genetikarekin zerikusia duten berriak. Baina, zer topatu da genetikaren ikerketan azkenaldian? Nolako tratamenduak garatuko dira ezagupen berri horiekin? Minbiziaren kontra borrokatzeko erabilgarriak izango dira, adibidez? Ana Zubiaga UPV/EHUko Genetikako katedradunarekin egon gara gai hauetaz solasean […]
Maribel Arriortua: “Ikertzaile onak sortzaileak dira, txarrek, aldiz, kopiatu egiten dute”
Peru S. Gamarra Ikertzaile batek bere lanean inork baino gehiago sinetsi behar du. Berdin du kanpotik hau edo bestea esaten badiote. Berak bere horretan jarraitu behar du. Irmo. Izatez, hori da zientzialari onaren ezaugarrietako bat. Noski, argumentuak behar ditu esaten […]
Zientzialari (2): Nekane Balluerka
Gaur, ‘Zientzialari‘ saioaren bigarren atala aurkezten dizugu. Oraingoan, psikologiaz hitz egin dugu Nekane Balluerkarekin, UPV/EHUko Portaera Zientzien Metodologiako katedradunarekin. Gizartean gai honen inguruan dauden hainbat zalantza argitu nahi izan ditugu berarekin. Adibidez: zientzia bat al da psikologia? Ba al dago […]
Zientzialari (1) – Onintze Salazar: “Denboralerik bortitzenak urrutitik datozen olatuek sortzen dituzte”
Zientzia Kaierak ekimen berria jarri du abian. ‘Zientzialari’ sail honen bitartez zientziari euskal begirada eman nahi diogu, euskal zientzialarien jardun, bizipen eta ezagutzetara gerturatu asmoz. Ekimen berri honek kamera aurrera ekarriko ditu euskal zientzialariak. Zientziaren ikuspegitik gaurkotasuna izan dezaketen gaien […]
Agustin Azkarate: “Santa Maria Katedrala zaharberritzeko proiektu hau opari bat izan da”
Peru S. Gamarra Kaletik oinez goaz eta kartel honekin egiten dugu topo: ‘Itxita. Lanak’. ‘Debekatuta dago pasatzea’ . Orduan, kuriositatea pizten zaigu. Aski da debekatuta dagoen zerbait ikustea guk aurrera egin nahi izateko. Zer egongo ote dira egiten? Zer egongo […]
Luis Vega Gonzalez: “Matematikak ezagutzaren giltzak dira”
Peru S. Gamarra Zientzialariek dirua ezinbestekoa dute euren lanetan aurrera egiteko. Egia da ere, lan gehienetan berdina gertatzen dela eta, gaur egun, gainera, inoiz baino gutxiago dagoela. Hala ere, zientzia munduan diru falta hori inon baino gehiago nabaritzen da. Zergatik? […]
Paco Etxeberria: “Azken 30 urteotan egin dugun aurrerapauso garrantzitsuena EHU sortzea izan da”
Peru S. Gamarra Zientzialariek, maiz, bere kasa egiten dute lan. Izan ere, askotan, zaila egiten zaigu aurrera daramaten jarduna zein den ikustea eta, are zailagoa oraindik, egiten dutena behar bezala ulertzea. Lanean ikusten ditugu, baina nekez dakigu zehazki zertan dabiltzan […]
Agustín Sánchez-Lavega: “16 urterekin erosi nuen nire lehen teleskopioa eta honek unibertsoaren ateak ireki zizkidan”
Peru S. Gamarra Mendian gaude, gau garbi eta eder baten erdian. Ez dago inolako lainorik ezta soinurik ere ez. Bakardadea da sumatzen dena. Manta baten gainean etzanda, zerura begiratzen dugu. Gure gainean izarrak eta planetak ikusi daitezke eta, halako batean […]
Jon Molinero: “Atzerrira joatea beti da ona ikerlari batentzat”
Peru S Gamarra Ikertzaile eta zientzialariak askotan atera behar izaten dira gure mugetatik. Hainbeste arrazoi izan ditzakete honetarako: lan aukera berriak bilatzea, lan egiteko beste modu batzuk ezagutzea, esperientzia ezberdinak bizitzea… Kontua da, eta hau gehienek onartzen dute, atzerrira joateak […]
Txema Asua: “Zientzia egiten duenak bere lana komunikatzeko gai izan behar du”
Peru S. Gamarra Bizitzan badira momentu batzuk non, gustatu edo ez, erabakiak hartu behar diren. Ez gabiltza ile kolorea aldatzeaz edota kotxe berri bat erosteaz ari. Erabaki garrantzitsuez mintzo gara. Bizitza betiko markatuta utzi dezaketen erabakiez, hain zuzen ere. Hauetako […]