Ezjakintasunaren kartografia #98

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintsaunaren kartografia 98Askotan errealitate bati buruz hitz egiteko, hitz desberdinak erabiltzen ditugu sinonimoak izango balira bezala. Horrek ez luke horrela izan behar. Adriá Rofesek ematen digu adibide bat When “Eskimo” and “Inuit” are not the same thing: looking inside words artikuluan.

Inurriak goian behean ari dira. Euren buruaz beste egiteko asmoz, agian? Edo, behar bada, bide laburrena autatu dute? José Ramón Alonsok mundu formikoa esploratzen dihardu: It’s raining ants!

Nork ez du entzun konputazio kuantikoaz hitz egiten? Konputazio kuantikoa teorian gauza ederra da baina beste kontua bat da hau praktikan jartzea. Arazoetariko bat da qubits-ak elkarrekintzan jartzea. Juan Ignacio Ciracek gidatzen duen nazioarteko ikertalde batek, bertan DIPCko ikertzaileak daude lanean, qubits-ak “autobus akustiko bat” erabiliz euren arteko elkarrekintzan jar daitezkeela antzeman dute. An acoustic quantum bus artikuluan ditugu datu guztiak.

–—–

Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>