Zientzia Kalean erakusketa ikusgai dago maiatzaren zazpira arte Ordizian

Ekitaldiak

Zientzia Kalean erakusketa Ordizian bisitatu daiteke maiatzaren zazpira arte. Esposizioa hamaika infografiek osatzen dute eta Nikolas Lekuona plazan dago.

Herri ezberdinetan egon den erakusketa ibiltaria osatzen duten irudietan egunero inguruan ditugun, erabiltzen edo kontsumitzen ditugun produktuen azalpen zientifikoa eskaintzen da. Adibidez, infografien bitartez mugikorren, barra kodeen, txertoen, iturriko uraren eta sukaldeko plaken funtzionamendua azaltzen da.

Horretaz gain, jogurten, garagardoaren, zuhaitzen hostoen, ogi barren edo fruituen konposizioaren inguruko azalpenak ere ezagutzeko aukera izango du bisitariak.

Erakusketara hurbiltzen direnek, irudiak ikusteaz gain, infografiak deskargatzeko aukera izango dute QR kode baten bitartez.

Zientzia Kalean Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoaren egitasmoa da. Azken hilabeteetan herri ezberdinetan jarri da erakusketa eta, oraingoan, Katedraren eta Lemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoiaren eskutik heldu da Ordiziara.

Zientzia Kalean erakusketa ikusgai dago maiatzaren zazpira arte Ordizian

Hasiera data
Amaiera data
Tokia
Nikolas Lekuona plaza
Helbidea
Ordizia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.