“Zientzia Forgesen arabera” erakusketa irailean

Ekitaldiak

zientzia forgesen arabera

Antonio Fraguas “Forges” umorista grafikoak behin eta berriz islatu zituen bere binetetan klima-aldaketa, Higgsen bosoiaren aurkikuntza edo biodibertsitatearen galera. Gai horiek sarritan landu zituen zientziarako baliabide gehiago eskatzen zituen bitartean.

Lan horietako askok osatzen dute Zientzia Forgesen araberaerakusketa, Bilboko Bizkaia Aretoan ikusgai egongo dena irailaren 11tik 30era.

Zientzia binetetan

El País egunkarian 1995 eta 2018 urteen artean argitaratutako 66 bineta biltzen dituen esposizioa da eta, bertan, Forgesek gai unibertsalei buruz egindako interpretazio berezia islatzen da; hala nola, bizitzaren jatorria edo giza eboluzioa. Egileak, bere marrazki eta testuen bidez, Arkimedesen Printzipioa edo zulo beltzen teoriak jorratzen ditu. Newton, Darwin edo Einstein bezalako zientzialari ospetsuei eskainitako binetak ere aurki daitezke edo aurrerapen teknologikoez Cervantes txiolari edo “koinatu robot” baten bitartez hitz egingo du.

2018ko otsailean hil zen Forgesek hainbat bineta egin zituen erakunde zientifikoentzako eta ikertzaile-komunitatearentzako arreta eta baliabide gehiago eskatuz. Horren adibide dira aurrekontu-murrizketak edo betiereko bekadunen egoera salatzen dituzten tirak. Hortaz, zientzia, umorea eta kritika soziala biltzen dituen erakusketa da.

Erakusketa ikusgai UPV/EHUko Bizkaia Aretoan

Erakusketa UPV/EHUko Bizkaia Aretoko Etxepare erakusgelan egongo da ikusgai irailaren 11tik 30era bitartean. Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 20:00etara, larunbatetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara.

Erakusketa Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako Bilbo Zientzia Plaza ekimenaren parte da eta Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko (CSIC) Kultura Zientifikoko Lehendakariordetza Ondokoak ekoitzi du. CSIC Fundazio Orokorraren laguntza izan du, “Cuenta la Ciencia” laguntza-deialdiaren bidez. Alcalako Unibertsitateko Fundazioaren parte den Antoni Esteve doktorearen eta Quevedo de las Artes del Humor institutuaren laguntza ere izan du.

“Zientzia Forgesen arabera” erakusketa irailean

Hasiera data
Amaiera data
Ordutegia
08:00etatik 20:00etara
Tokia
Bizkaia Aretoa - UPV/EHU
Helbidea
Abandoibarra, 3, Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.