Atalaren araberako artxiboa: Kolaborazioak

Javier Duoandikoetxea Amaitzen ari da urtearekin batera Lur Planetarako Matematika 2013 izeneko ospakizuna (Mathematics of Planet Earth 2013, MPE2013). Montréaleko Unibertsitateko Christiane Rousseau irakaslearen asmo batetik sortua, hasiera batean Ipar Amerikarako ekimena zena, nazioarteko erakunde zientifiko handien bultzadak mundu osora hedatu zuen UNESCOren babesarekin eta 140 elkarte zientifiko eta ikerketa-zentrotik gora batu ziren egitasmora. Joan den martxoan Bilbon izan zen […]

Jon Mattin Matxain Artikulu sorta honen aurreko sarreran, ikusi genuen fisikariek eta kimikariek 1900. urtearen inguruan erreparatu zietela lehendabizikoz antzerako problema zientifikoei: Rutherfordek eta bertze batzuek (Bohr barne), 1910eko hamarkadaren hasieran plazaratu zituzten atomo eredu planetarioek izugarri eragin zioten garai hartako Kimikari. Horrela, Lewisek, eredu hauetan oinarrituta, lotura kimikoan elektroiak konpartitzen direlako kontzeptua zabaldu zuen 1916. urtean, bertze hainbat kontzepturekin […]

Josu Jugo Sistema fisiko zibernetikoak edo sistema ziberfisikoak gero eta garatuagoak daude eta hainbat arlotan erabiltzen dira. Baina zer ote dira sistema ziberfisikoak edo ziberfisika? Oso ohikoa da ziberespazio delako terminoa, konputagailua bera eta konputagailuen arteko komunikazioa islatzen dituena;  bestetik badugu ziborg hitza, zientzia-fikzioarekin lotuagoa. Azken hau, berez sistema ziberfisikoekin harremanetan dago, ziborg hitzaren esanahia bizidun zibernetikoa baita. Sistema fisiko zibernetikoak edo sistema […]

Peru S Gamarra “Gure laborategiak oso aspergarriak dira”, dio Xabier Lopez EHU-ko kimika irakasleak broma artean. Bera ez da kimikari arrunt bat. Behintzat, ez gehienok imajinatzen dugun bezalakoa. Ez ditu bere lanegunak azido eta probeten artean ematen. Ezta gutxiago ere. Izan ere, bere lantokiak ez du laborategi konbentzional batekin zerikusi handirik. Hemen ez dira saio hodirik inon ere ez atzematen. […]

Inmaculada Arostegui Statistics 2013  mundu osoko ekimenak nabarmen utzi ditu erronka globalei konponbideak aurkitzeko estatistikak egindako ekarpenak. Nazioarteko estatistikako elkarte ospetsuenak dira Statistics2013 ekimenaren erakunde sortzaileak, eta partaideak 128 herrialde inguruko 2250 baino erakunde gehiago. Nik hemen azalduko dudana web orrialde ofizialean agertzen dena baino ez da. Zergatik orduan aipamen hau?  Web horretan hainbat eta hainbat informazioa dagoenez, hautatze lan txiki […]

Arturo Elosegi Zientzialarion tresnarik beharrezkoena ez da mikroskopioa, ez ordenagailua ez eta PCRa. Gure tresnarik beharrezkoena garuna da, edo gogoa, dei iezaiozu nahi duzun bezala. Eta ez da soilik zientzialarion kontua: jende gehienen lan-tresna beharrezkoena ere halaxe da, garunaren bitartez hartzen baititugu erabakiak, haren bitartez neurtzen egoera bakoitzak dituen arriskuak eta eskaintzen dituen aukerak. Horretxegatik da garrantzitsua ulertzea nola funtzionatzen […]

Peru S. Gamarra Imajinatu, une batez, unibertsoa ez dela guk gaur egun ezagutzen dugun modukoa. Imajinatu ez dela landarerik existitzen, ezta inolako animaliarik ere ez. Joan gaitezen urrunago. Imajinatu, segundu batez bada ere, ez dela planetarik, asteroiderik edota izarrik existitzen. Hau da, pentsatu ezagutzen dugun unibertsoan ez dela masarik duen ezer ere ez existitzen. Beldur pixka bat ematen du, ezta? […]

Peru S. Gamarra Gaizki sentitzen naiz. Hilabete inguru daramat honela eta ez zait pasatzen. Kilo mordo bat galdu ditut dagoeneko. Arraroa da hau dena. Inoiz baino gehiago jaten dut baina ezinezkoa zait gizentzea. Gainera, oso ahul nabaritzen dut nire gorputza. Gaur, futbol partida baten erdian nengoela, zorabiatu eta aldageletara joan behar izan dut partida bukatu aurretik. Konortea galtzeko zorian ibili […]

Juan Ignacio Pérez Iglesias Txikitan kontatu zidaten Pello, artzain gezurtiaren istorioa, baina uste dut oso ondo gogoan dudala oraindik ere. Pellok gustukoa zuen bere lagunei beldurra eragitea eta hori lortzeko, otsoa zetorrela esaten zien, nahiz otsoa gero ez zen inondik agertzen. Otsoa agertu zen arte. Dirudienez, gizakiok ez gara gezurrezko alarma-hotsak egiten ditugun animalia bakarrak. Zenbait animalia espeziek ere egiten […]

Jon Mattin Matxain Gaur egungo gizarteko ia edozein esparrutan (Kimika fakultateetako ikasleen artean eta hein batean irakasleen artean ere) Kimika esperimentala den galdetuz gero, gehiengo nagusiak baietz erantzunen luke, dudarik gabe. Kimikariak laborategian lanean irudikatzen ditugu, osagai kimikoak nahasten, bata jantzita dutela, ondoko irudian bezala (1. irudia). Arrazoi historikoak daude horretarako, garbi dago. Baina, gaur egungo kimika bakarrik esperimentala al […]