Archivo de Etiquetas:: informatika

Ana Galarraga / Elhuyar Zientzia Olatz Perez de Viñaspre Garraldak gaztetatik nahi zuen informatikaria izan. Ordenagailuak asko gustatzen zitzaizkion, eta DBHtik zuen Informatika ikasteko asmoa. Batxilergoko azken urtean, ordea, zalantza sortu zitzaion, Euskal Filologiak ere erakartzen baitzuen. “Filologia gero ere ikas nezakeela pentsatu nuen, eta horrela erabaki nuen Donostiako Informatika Fakultatean hastea. Eta, azkenean, bi arloak uztartu ditut, IXA taldeari […]

Sare mugikor bidezko zerbitzuen kudeaketa aurreratua ikertzen ari da UPV/EHUko Networking, Quality and Security (NQaS) ikerketa-taldea, sare mugikorren eta zerbitzu mugikorren kudeaketaren arteko koordinazio hobea lortzeko. Horretarako, EAEko hainbat udalerritan operadoreek hedatu dituzten 4G sareek erabiltzen dituzten kanalen kalitatea neurtu eta haren ezaugarriak definitu dituzte, hainbat testuingurutan eta zerbitzuetarako hainbat sarbide erabiliz (tableta, smartphonea, ordenagailu eramangarria…). Lan honen bidez, 4G […]

Uxue Razkin Hitlerren eskuetan erori zen lehena Polonia izan zen Fall Weiss deituriko plan estrategikoari esker. 1939ko urrian lortutako garaipen horrek kemena eman zien naziei: puxikak bezala puztu ziren. Orduan, zerua hegazkinez betetzen hasi zen; ortzia urratuko zuen bonba zaparrada gertu zegoen. Oso gertu. Leku askotan, alarma soinuak entzuten hasi ziren, sortutako zarata burrunbatsuak orientazio sena kolektiboa desagerraraziz. Jendeak ez […]

Minbiziarekin lotutako mutazioen efektua aurreikusteko software bioinformatikoa sortu du UPV/EHUko diziplinarteko talde batek. Softwarea minutu bakarrean 40.000 proteina aztertzeko gai da eta, besteak beste, minbizia bezalako gaixotasunak eragin ditzaketen proteina mutazioak aztertzeko aukera ematen du. Biologiak eta informatikak bat egin dute minbizian eragin ditzaketen proteina mutazioak aztertzen dituen software bat sortzeko. Asier Fullaondo eta José Antonio Rodríguez genetistek eta Gorka […]

Zer da robotika kolaboratiboa? Non aurki ditzakegu robot kolaboratiboak? Txelo Ruiz RSAIT taldeko ikertzaileak (UPV/EHU) robotek gure gizartean izan duten, duten eta izango duten eginkizunen berri eman digu. Bere esanetan, geroz eta arruntagoa izango da hauekin topo egitea eta gizarteko hainbat sektoreetan gainera. ‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.

Arantxa Arzamendi Mundu digitalak erabat harrapatuak bizi gara. Gaur egun oso lanbide gutxi dira eremu digitaletik kanpo daudenak eta eremu horretan aurrera egiteko lidergo mota berriak sortzen ari dira. Liburu honetan Silvia Leal (1971) adituak dio profesionalki aurrera egiteko lidergo digitala ezinbestekoa dela. e-Renovarse o morir liburuak helburu bikoitza du. Lehenik eta behin, argi azaltzen digu lidergo digitalaren bidea denon […]

Adimen konputazionalean gehien erabiltzen diren tekniketako bat dira neurona-sareak.  Hauek, gizakien garunetan oinarritzen dira, eta ikasteko eta inguruneko aldaketei egokitzeko gaitasuna dute, ikaskuntza-algoritmoak erabiliz. UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Elektrizitatea eta Elektronika Saileko Raúl Finker ikertzaileak arestian aipatutako teknika oinarri bezala hartuta ingurune adimendunetan integratzeko, neurona-sare artifizial bat eta haren ikaskuntza-algoritmoak zirkuitu integratu txiki batean ezartzea lortu ditu. Adimen konputazionaleko […]

Tradizioz, Lehen Hezkuntza izan da irakurtzeko zailtasunei erantzun bat emateko etaparik aproposena, baina, gaiari buruzko azken ikerketek diotenez, Haur Hezkuntzan dago benetako gakoa. Ainara Romero UPV/EHUko ikertzaileak Haur Hezkuntzan irakurtzeko zailtasunei aurrea hartzeko software didaktiko bat diseinatu eta garatu du euskaraz, Berni. Dislexiaren lehen zeinuak Haur Hezkuntzan azaltzen dira. Haur Hezkuntza, ordea, ez da derrigorrezko etapa bat, eta hortaz, hezkuntza-premia […]

Ander Orbegozo Igartuak, Bilboko Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolako informatikako ikasleak kokalekua erregistratzeko eta denbora errealean partekatzeko sakelako aplikazio bat sortu du, Live Tracking. Aplikazioa gradu amaierako lana izan da eta puntuazio gorena lortu du: 10. Ander Orbegozo ingeniari informatiko bergararrak, Gipuzkoako Foru Aldundiak herrialdean garatzen diren gailu mugikorretarako aplikazio onenak saritzen dituen, GipuzkoAPPs 2015 lehiaketara aurkeztu izan du haren lana. […]

Zientzialari 40 – Gorka Azkune from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo. Adimen artifiziala gizakion adimena makinetan kopiatzeko saiakera da. Zer lortu da orain arte? Noraino iristea espero da? Zeintzuk dira esparru honetan dauden zalantza etiko nagusiak? Gorka Azkune Deustuko Unibertsitateko ikertzailea adimen artifizialean aditua da, eta berak ematen dizkigu erantzunak gaurko bideoan. ‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak […]