Euskalmet, Maialen Martija eta Onintze Salazar
Eguraldia egunerokotasunean elkarrizketa askoren gaia izaten da. Beroa, hotza, euria, haizea, elurra, itsasoaren egoera eta abar bor-bor egoten dira gure ahotan. Meteorologiak fenomeno hauek eta beste batzuk zer diren eta noiz gertatuko diren aurresateko balio digun zientzia da. Imajinatuko duzuen moduan, fenomeno hauek guztiak konplexuak dira eta kontzeptu eta tresneria propioak garatu dira hauek azaltzeko. Kontzeptu hauetako batzuk #KZJaian sareratu ditugu, Twitterreko txioen moduan. Oraingo honetan, #KZJaiaren hasieratik sareratutako mezu guztien bilduma dakarkizuegu, kaleratutako ordenean (zaharrenetik berrienera, alegia). Besterik gabe, mezuekin gelditzen zarete.
- Olatuak, bigarren ortzadarra, enbatak, ziklogenesi leherkorra… nola eta zergaitik sortzen dira? Bihartik aurrera #KZJaia.Zientzia euskaraz!
- OLATUAK #KZJaia Haizearen indarrak gainazal likido baten aurka jotzean sortzen dituen uhinak dira. Bi mota: hondoko itsasoa, haize-itsasoa.
- OLATUAK #KZJaia Bertako haizeak sortzen dituenei haize-itsasoa deritze Urrutiko haizeak sortu eta bide luzea egiten dutenei, hondoko itsasoa
- OLATUAK #KZJaia Hondoko itsasoa: ozeano edota itsaso erdian sortu eta kostalderaino ordenaturik heltzen diren olatuak. Surf egiteko egokiak!
- OLATUAK #KZJaia Olatuen periodoa handitu ahala daramaten energia ere handitzen doa. Periodoa, ondoz ondoko olatuen arteko denbora tartea da.
- OLATUAK #KZJaia Ozeano erdian sortzen diren olatuak 22.000 km bidaiatzeko gai dira, baina ez dute ura desplazatzen, soilik energia!
- OLATUAK #KZJaia Tsunamiak olatu ezberdinak dira Ozeanoan ematen diren lurrikarek sortuak, hondotik bat-batean ur asko azaleratzearen ondorio
- Euria bueltatu egin da. Denontzako ezaguna. Baina badakizu zer den virga, euri izozkorra, gandua edo elur-birrina? Jarraitu #KZJaia
- EURIA Hodeia osatzen duten ur tanta txikiak elkartu eta handitzean grabitatearen ondorioz lurrera erortzen dira. Tantaren d>0,5 mm. #KZJaia
- EURI IZOZKORRA #KZJaia Lurrera euri moduan iristen da baina lurrazalaren T<0ºC baldin bada euria izoztu eta izotz geruza fin-fina eratzen da
- EURI IZOZKORRA #KZJaia Euria da baina lurrazala jotzean izozten da izotz geruza eratuz Ur tantak superhoztuta daude: likido eran baina T<0º
- VIRGA Lurrera heldu aurretik lurruntzen den euria da. Prozesuan hegazkinentzat arriskutsuak diren mikroturbulentziak sortzen dira. #KZJaia
- VIRGA Batzuetan ia lurrera heldu eta bustitzen du. Ez nahastu behe-lainoarekin: busti egiten du baina lainoaren barruan gaudelako! #KZJaia
- #KZJaia HOTZ HANDIA ELUR ASKO? EZ Elurte handienak T~0ºCkin ematen dira Airearen T oso baxua denean bere baitan ur-lurrun gutxi izan dezake
- #KZJaia TXINGORRA Izotza udan? Hodei lodietako korronte indartsuen eraginez izotz-nukleoak gora eta behera doaz handituz lurrera jausi arte.
- #KZJaia GANDUA Airean azaltzen diren hauts partikula ugariak ikuspena murrizten dute. Kanarietan haizea Saharatik datorrenean gertatu ohi da
- #KZJaia GANDUA Gandupean gaudela esaten dugu, hodeiak lurreraino heltzen direnean eta busti egiten duenean. Londreseko filmetan bezala!
- #KZJaia ANTZIGARRA Behe-lainoa eta zeroz azpiko tenperatura. Airean dauden ur-tanta superhoztuak objektuekin bat egitean izoztu egiten dira.
- ANTZIGARRA Ez da elurra. Nahiz eta askotan horixe ematen duen. Gorbeako gurutzea @makis6492 –ren eskutik. #KZJaia pic.twitter.com/Z9BNCMezQm
- Argi dago: hodeiek kolorea dute. Zuria, beltza, gorria. Baina ez dira ur-tanta txikien multzo bat? Eta ura ez da gardena? Jarraitu #KZJaia
- HODEIAK: NOLA SORTZEN DIRA? T jaistean, airearen ur-lurruna kondentsatu (likido) edo sublimatu (solido) egiten da, hodeiak sortuz. #KZJaia
- HODEI GORRIAK Egunsenti/ilunabarrean eguzki izpiek bide luzeagoa egin behar dute, bidean urdina galduz eta hodeietara gorria iritsiz #KZJaia
- HODEI ZURIAK Zergatik? Hodeietako ur-tantek eta izotz-kristalek eguzki-izpien kolore (uhin-luzera) guztiak sakabanatzen dituztelako. #KZJaia
- HODEI BELTZAK Oso potoloak dira, ur-tanta askorekin. Ondorioz, eguzki izpiak ez dira hodeia zeharkatzeko gai eta beltza ikusten dugu #KZJaia
- #KZJaia Hodei beltzen adibide polita atzo Zarautzen @Andonidf lagunak ataratako argazkia pic.twitter.com/vEmS5kMuHy
- HODEI BELTZAK Beltza soilik oinarria da. 20 km-ko lodiera izan dezakete! Maiz txingorra uzten dute. #KZJaia @KikeMET pic.twitter.com/4o1LMl9wbV
- HODEI LENTIKULARRAK Objektu Hegalari Ezezagunak? Ez, mendien gainean sortzen diren hodeiak #KZJaia Argazk: @PedroAzpi pic.twitter.com/PkWN9msiBp
- HODEIAK: MAMMATUS Beheranzko korronteek, edozein hodei motan, sortzen duten berezitasuna #KZJaia Adib:Zarautz @Pedrua pic.twitter.com/4tiTVlV86U
- BEHE-HODEIAK Oinarria lurrazalean izan dezakete. Pagasarritik (671m) @GenioBe ek horrela “ikusi” zuen Bilbo #KZJaia pic.twitter.com/xXFQ4cCX7W
- Haizea ibili, badabil, baina…zergatik? Haize-boladak, kostako brisa, enbatak, Föhn efektua… Nola sortzen diren jakin nahi? Jarraitu #KZJaia
- HAIZEA Atmosferako bi eremuen arteko presio-ezberdintasunak orekatzeko, airea mugitu egiten da presio altuenetik baxuena duen tokira #KZJaia
- HAIZEA Eguzkiak ezberdin berotzen ditu Lurreko eremuak. T diferentziak presio diferentziak sortu ta horrek airearen mugimendua dakar #KZJaia
- HAIZE-BOLADAK Gurean, bataz besteko haizearen eta haize-boladen arteko diferentzia handiagoa da hego-haizearekin iparrarekin baino. #KZJaia
- BRISA Egunez, itsaso gaineko airearen tenperatura lurrekoa baino mantsoago berotzen denez, brisa itsasotik sartzen da (orekatzeko). #KZJaia
- GAUEKO BRISA Gauez, lurra itsasoa baino gehiago hozten da. Ondorioz, ezezagunagoa den brisa sortzen da: lurretik itsasora doana. #KZJaia
- ENBATA Gure kostan gertatzen da soilik. Haizea hegoaldetik mendebal/ipar-mendebaldera aldatzen da bat-batean, bolada zakarrekin. #KZJaia
- ENBATA Haizearen bat-bateko aldaketaz gain, tenperatura ere bat-batean asko jaisten da eta hezetasuna eta presioa igo egiten dira. #KZJaia
- ENBATA Gure T Galiziakoa baino altuagoa denean eta presioa baxuagoa, hasieran haize aldaketa arrunt bat zena bortitza bihurtzen da #KZJaia
- SENTSAZIO-TERMIKOA Haize zakarraren eraginez edota hezetasun handiagatik nabaritzen dugun benetako T. Haizeak hotza areagotzen du. #KZJaia
- SENTSAZIO-TERMIKOA Adibidez, egun haizetsu batean, haizearen batez besteko abiadura 40 km/h-koa denean. #KZJaia pic.twitter.com/Z2jwhbokrk
- FÖHN EFEKTUA Mendian gora airea hozten da, jaistean berdin berotu. Baina goranzkoan euria egiten badu, jaistean gehiago berotzen da. #KZJaia
- GUREAN “FÖHN EFEKTUA” Hego haizeak bultzatuta airea berotzen da kostaldera jaistean. Normalean euririk ez, beraz ez da Föhn zehatza #KZJaia
- NOLAKO HAIZEA HALAKO EGURALDIA Iparra: euria, hotza Ekia: eguzkia, egonkorra Hegoa: euri gutxi, beroa Mendebala: aldakorra, epela #KZJaia
- Meteorologoaren lagun minak: termometroa, plubiometroa, anemometroa, radar meteorologikoa, satelitea. Gehiago ezagutu nahi? Jarraitu #KZJaia
- TERMOMETROA Airearen T neurtzen du. Baldintza egokietan: ondo aireztatuta eta eguzkitik babestuta. Kalekoak gehiegi berotzen dira. #KZJaia
- PLUBIOMETROA Euri eta elur kantitatea neurtzen du. Jasotzen den elurra berogailu batekin urtzen da neurtzeko. #KZJaia pic.twitter.com/PzUCMvJ7kL
- ANEMOMETROA Bira kopuruak ematen digu haizearen abiadura. HAIZE-ORRATZA Norabide eta noranzkoa neurtzeko. #KZJaia pic.twitter.com/40XWh9GMFw
- ITSAS ZABALEKO BUIAK Donostiakoa 16 milietara dago. Uraren gazitasuna eta olatuen altuera neurtzen dituzte. #KZJaia pic.twitter.com/5fOp2cl3jX
- BAROMETROA Hodian dagoen merkurioaren maila igotzen/jaisten da, presio atmosferikoa igotzen/jaisten denean. #KZJaia pic.twitter.com/BKVwiZzx82
- BAROMETROA Torricellik 1643an atmosferaren presioa neurtzeko merkuriozko barometroa asmatu zuen. #KZJaia pic.twitter.com/4Opf4QWNJN
- METEOSAT Satelite geoegonkorra da. 36.000 km-ko altueratik ordu-laurdenero Lurreko toki bera erakusten digu. #KZJaia pic.twitter.com/52cV5atHdL
- RADAR METEOROLOGIKOA Ura, elurra edota txingorrean islatzen diren pultsu elektromagnetikoak bidaltzen ditu. #KZJaia pic.twitter.com/yt0wsetRbs
- Zenbat aldiz entzun duzu fronte hotza, antizikloia, edota goi-geruzetako aire-masa hotza? Baina…ba al dakizu zer diren? Jarraitu #KZJaia
- FRONTEA Ezaugarri ezberdinetako aire-masen arteko irudizko lerroa da. Ezberdintasun horien arabera: HOTZA, BEROA edo OKLUDITUA. #KZJaia
- FRONTE HOTZA Dakarren aire-masa hotzagoa bertan dagoenaren azpitik sartzen da. Euria bat-batean hasten da. #KZJaia pic.twitter.com/n3Nz2Xmmsx
- FRONTE BEROA Dakarren aire-masa beroagoa bertan dagoenaren gainetik mugitzen da. Euria luzaroan egiten du
#KZJaia pic.twitter.com/Za3BfbRS3B
Egileaz: Maialen Martija (@MartijaMaialen) eta Onintze Salazar (@onintzesalazar), Euskalmeteko (@Euskalmet) meteorologoak.
Sarrera honek #KulturaZientifikoa 1. Jaialdian parte hartzen du.
2 iruzkinak
Oso informazio argia, oso didaktikoa eta erabilgarria
Lan bikaina!! Oso ondo azalduta eta zorionez eukeraz. Informazio gutxi aurki daiteke euskaraz. Eskerrik asko!!