Ezjakintasunaren kartografia #27 – #29

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dituzte. Hona hemen azken asteotan kaleratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia #27 - #30Bruzelosia abereek pairatzen duten gaixotasun infekziosoa den arren, urtean zehar 500.000 pertsonei eragiten dio. Gaixotasuna kontrolatzeko modurik eraginkorrena da animalien txertaketa. Ignacio López-Goñik eta honen lantaldeak, txerto berriak garatzeko bakterioaren mintzaren lipopolisakaridoak erabiltzea aztertu dute: New vaccines against an old disease: brucellosis.

Bakterio bakoitzak izaera bat du, hots fenotipikoaren ondorioz. Bakterioak milakako taldeetan batzen badira, logikoena litzateke harreman sozialak egitea. Hau dela eta, ez da harritzekoa “bakterioen soziologiari” buruzko ikerketak azaltzea. Guzmán Sánchezek kontatzen digu: What bacteria can teach us about society.

Mundua ez zen berera bueltatu Lehen Mundu Gerraren ostean. Handik aurrera, esaterako, zientzia eta haren erabilerak beste modu baten ikusten hasi ziren. Hau, batez ere, irratia bezalako komunikabideen oihartzunarengatik izan zen. Robert Budek aldaketa hau aztertzen du: Stories of the past as promises of the future.

Bakterioek duten defentsa genetikoko sistema batek aplikazio berriak lortu ditu laborategian. Honen berri ematen digu Guzmán Sánchezek: CRISPRs, old sentinels for a new war. (Artikulua Editors’ Pick bezala hautatua izan da Scienceseeker.org-en.)

Zerbaitetarako baliagarriak ote dira adimen-testak? Zer neurtzen dute? Ba al du zentzurik adimena neurtzea? Diskriminazio modu bat baino are eta gehiago da? Galdera hauek eta gehiago dira, urteetako iraupena duen, psikologiari buruzko eztabaida baten ageri direnak. Annette Mülbergerrek barneratzen gaitu honen historian: Intelligence testing: a history of a fierce debate.

Erregulazio genomikoari buruzko ezagutzen aplikazioak askotarikoak dira. Batzuek aplikazio medikoak dira zuzenean. Eduardo OliverrekAgainst a failing heart, pharmacoepigenomics artikuluan kardiopatien tratamenduetan farmakoepigenomikaren erabilerari buruz hitz egiten digu.

Hainbat zeregin egiteko gobernu batek kontratatu dituen eragileen lana gainbegiratzeko neurri egokirik ez badu jartzen, ustelkeriak gora egin dezan hutsuneak ahalbidetzen ditu. Kasu honetan, saihestuko litzateke ustelkeria soldata oparoak ordainduz? Hau da José Luis Ferreirak aztertzen duena: The golden goose effect in corruption cases.

Estimazioen arabera ozeanoen ur-azalean hainbat neurrietako 35.000 tona plastiko omen daude. Adibidez, Mediterraneoan kilometro karratuko 116.000 plastiko zatitxo daude, eta ez da munduko kontzentrazio handiena. Zer nolako eragina du plastikoak eta honen tamainak, konposizioak eta koloreak itsasoko espezieetan? Maialen Ruiz Pradak azaltzen digu: Nomadic plastics.

Lehen Mundu Gerra baino lehenago zientzia eta zientzialariak ez ziren garrantzitsuak gerrarako. Ingeniariak agian bai. Baina Lehen Mundu Gerrako lehen urtean zientzialariak mobilizatu zituzten. Aldaketa honen zergatia aztertzen du Shaul KatzirrekThe mobilization of science for World War One artikuluan.

–—–

Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>