Ezjakintasunaren kartografia #3

Ezjakintasunaren kartografia 3

Mapping Ignorance-n asteon argitaratu diren artikuluak:

Matematikari buruz hitz egiten dugunean gauzak ez dirudite direnak. Normalak al dira zenbaki errealak? galdetuz gero, matematikari batek galdetuko liguke ea zer esan nahi duen “normalak”. Gure erantzunaren arabera baliteke pikutara bidaltzea, matematikoki bada ere. David Ordenek normaltasunaren bertsio bitxi baten murgiltzen gaitu We can learn a lot from a walk with real numbers-en.

Nanomaterialetan jartzen dugun itxaropena, eskala nanometrikoan azaltzen diren propietateetan oinarritzen da batez ere. Biomedikuntzan aplikazio ugari dituen superparamagnetismoa da aipatutako propietatetariko bat. Hala ere, gorputzean nanopartikulak txertatzearen ondorioak ez dira oso ezagunak. Superparamagnetismoaren beste aplikazio posible bat ur-arazketa da. Guztia eta are gehiago aztertzen du Silvia Románek Superparamagnetic nanoparticles and the separation problem-en.

Bigarren hezkuntzan ikasi izanagatik guztiok ezagutzen dugu, entzutez sikiera, urari haren ezaugarriak ematen dizkion hidrogeno-lotura. Aldiz, baliteke ez izatea halogeno-loturaren berri. Salwomir Grawomirek, mundu osoan gai honetan adituenetakoa, aurkezten digu The halogen bond – that interaction similar to the hydrogen bond-en.

——–

Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>