Espermatozoideen itxura duten robot ñimiñoak

Gero eta zailagoa da nanoeskalako objektuak muntatzea. Neurri horretako muntaketa-prozesuei laguntzeko Herbehereetako Twente Unibertsitateko eta Kairoko Unibertsitate Alemaneko ikertzaileek espermatozoideen itxuran eta mugimenduetan oinarritutako robot ñimiñoak garatu dituzte.

Mikrorrobot hauek 322 mikrometroko luzera dute eta, kobaltoa eta nikela duen, geruza sendo bataz estalitako buru polimerikoa dute, gehi estaldu gabeko buztana. Robotak eremu magnetiko ahulen oszilazioen bidez kontrolatzen dira. Bost militesla (gure hozkailua apaintzeko itsasten ditugun imanen antzeko indarra) baino gutxiagoko eremu baten menpe daudenean, robotaren buruak bihurdura-magnetikoa izaten du. Ondorioz, flageloa mugitzen da eta robota aurrera doa erreferentziazko puntu batera arte. Laburbilduz, hauen mugimendua eremu magnetikoen bidez kontrolatu daiteke. Jokabide hau dela eta “magnetoesperma” izena jarri dizkiete.

Ikertzaileen arabera, lagungarriak izango dira nanoeskalako objektuak muntatzeko edota biomedikuntzako esparruan, zelulen klasifikazioan edota itxitako arterien garbiketan.

Flageloak eremu magnetikoen eraginez egiten dituen oszilazioei esker doa aurrera magnetoesperma.

Flageloak eremu magnetikoen eraginez egiten dituen oszilazioei esker doa aurrera magnetoesperma. Argazkia: I.S.M. Khalil eta S. Misra

Iturria:

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>