Arnasten dugun airearen kalitatea gure gizarteak ingurugiroarekiko duen kezka nagusietako bat da. Gure inguruko airearen kalitatea zelakoa den jakiteko aditu batekin izan gara. Elena Agirre Matematikaren didaktikako irakaslea da UPV/EHUn, eta baita AireKal taldeko ikertzaile nagusia ere. Bertan eredu matematikoak erabiltzen dituzte airearen kalitatea zein izango den aurresateko.
Elenak kutsatzaile nagusiak zeintzuk diren, gure osasunean duten eragina eta ozono kontzentrazioa ikertzearen garrantzia azaldu digu.
‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez euskal ikertzaileen lana zabaldu nahi dugu gure irakurleen artean.
Zientzialari 13 – Elena Agirre from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.