Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dituzte. Hona hemen asteon bertan plazaratu diren artikuluen laburpena.
Jesús Zamorak diseinu adimenduaren aldeko argudioak hankaz gora jartzen jarraitzen du, eta hau baliagarria da azalpen zientifikotzat ulertzen genuena birpasatzeko: Deconstructing intelligent design (2): Dembski’s “explanatory filter” is not a filter at all.
Zientzialariek zientzia-dibulgazioa egitea gero eta beharrezkoagoa duen mundu honetan, dibulgazioa sistematikoa egiteko BrainLab bezalako egitasmoak daude. Sergio Laínezek azaltzen digu Public Engagement 2.0: Ready to take it seriously?-n.
Jakin-mina da gizakion ezaugarrietariko bat. Zientzia, neurri handi batean, gehiago jakiteko nahi hau asetzeko gauzatzen da. Kasu batzuetan, jakin-min hau hain handia da, non gure bizitzak arriskatzera eraman gaitzake. Baina praktikan jakin-mina ikaskuntzarekin lotzen da eta, neurobiologiaren ezagutza hezkuntzarako interes handikoa izan daiteke. José Viosca Why did curiosity kill the cat? Brain reward systems engaged in learning curious information-en.
Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.