Zientzia ez doa presaka

Dibulgazioa · Mugaldea

Zientzialari orok jasan behar izan du bat-bateko galdera hau, azken bolada batean zer aurkitu duen azaltzen saiatu denean: “Eta hau noizko merkatuan?” Nire eskarmentuan oinarrituta, esango nuke %99.9ean honako erantzun hau bota behar dela: “Hemendik 10-15 urtera”. Izan ere, zientzia poliki doa, presarik gabe, baina eten gabe. Berez, hainbat protokolo bete behar dira, hurrengo urratsa eman baino lehen. Protokolo horiek izango dira azken batean ikerlariari arrakasta emango diotenak. Alferrik azkartuko dugu prozesu bat, gero presaka ibiltzeagatik abiapuntura itzuli behar bagara berriro. Txikitan etxeko lanak gaizki bukatu eta kalera jotzen genuenean, antzera esaten zigun amak: “hobe zenuen ba bost minutu gehiago eman; orain berriz egin behar dituzu, eta azkenean askoz ere denbora gehiago erabili behar duzu”. Eta huts horrek, zientzian, denbora-galera ez ezik, diru-galera ere eragiten du.

Irudia: sgasdgasdgad
Irudia: Geoffrey Raismanek, medikuntzan doktorea, eta Londresko University Collegean Neurologia Institutuan duen taldeak lortu dute gaixo paraplegiko bat berriz ibiltzen hastea.

Eta erantzuna badakigu, zergatik ari ote gara galdezka eten gabe? Oro har, esan genezake kazetarien ohitura txarra eta zentzugabea dela aurkikuntza bati data bat jarri nahia. Hala ere, tartean osasuna dagoela, oso garrantzitsua da epeen berri zehatza izatea, ez baita gezurrezko itxaropenik eragin behar.

Oso kontuan hartzekoa da osasun kontuetan edonor dagoela prest edozein osabideaz fidatzeko. Are argiago dago hori ondorengoei helaraziko zaien gaixotasun bat badago tartean. Edonola, oso ausarta bide da “minbiziaren aurkako txertoa gero eta hurbilago dago” esatea, baldin eta zinez 1. fasean dagoen saio kliniko hori, 10 gaixoetan baizik probatu ez bada, eta hiru kasutan bazik ez bada ondorio onik lortu.

Honelako berriek nahasmendua eta etsipena baizik ez dute sortzen, zeren eta inork txertoa eskatzen badio medikuari, medikuak ez baitu erantzuna ematerik izango eta gaixoak pentsa baitezake medikua ez dela buru-belarri ari bere lanean.

Beste kasu batzuetan, zilegi gerta daiteke lan bat bukatutzat ematea, baldin eta dirua lortzea bada helburu. Duela egun batzuk, adibidez, hedabideetan jakin genuen Geoffrey Raismanek eta Londresko University Collegean Neurologia Institutuan duen taldeak lortua dutela gaixo paraplegiko bat berriz ibiltzen hastea. Hau, bizkar-muina sastakada batez bitan zatituta lortu dute. Hau egiazkoa da, eta izen-deituren berri ere eman da: Darek Fidyka suhiltzaile hungariarra. Ikerketaren erantzuleak El Mundo egunkariari emandako elkarrizketa batean baieztatu du “bost urteko epean konpon lezaketela kontua, kasurik onenean”. Epe horretan jarriko lukete abian teknika hori, bizkar-muineko zauriak dituzten beste gaixo batzuetan. Hau aurrera eramateko, Raismanek, ziurtatzen du diru-laguntza bat beharko dutela. Ziur aski, erraz lortuko dute dirua, epe laburreko ondorioez mintzatu baitira, eta berria mundu osora iritsi delako. Baina beste egun batean hitz egingo dugu horretaz.


Egileaz: Maria José Moreno (@mariajo_moreno) kazetaria da.

Juan Carlos Odriozolak euskaratu du artikulua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.