Hilabeteko artxiboa:

Amaia Portugal Oro har, heriotza-tasa ikaragarri murriztu zen XIX. mendearen bukaeran herrialde garatuenetan. Emakumeena gizonena baino %70 arinago txikitu zen, ordea. Tabakoa eta bihotzeko gaitzak daude alde handi horren atzean, Kaliforniako Unibertsitatean egindako ikerketa batean azaldu dutenez.
Europar Batasunean, gaur egun, gizonen bizi-itxaropena 77,8 urtekoa da, emakumeena 83,3 urtekoa den bitartean. Euskal Herrian, zifra batez besteko hori baino […]

Teknologiak etengabe aurrerapausoak ematen dihardu, aparailu berriek funtzio berriak dakartzate eta hauek etengabe eguneratzen ari dira. Ez da harritzekoa makinek noizbait ikusteko gaitasuna izango dutenik esatea, baina dagoeneko badaude batzuk ahalmen hori eskuratu dutenak.
Maiatzaren 26an Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektoreak eta Gaizka Abaroa, Ikusmen enpresako zuzendari teknikoak, adibide praktikoen bidez makinen ikusteko gaitasunaz mintzatu ziren Bilboko Azkuna Zentroan ospatzen den […]

Adinean aurrera egin ahala oroimena galtzen goaz. Izan ere, heldu zaharren oroimena ez da heldu gazteena bezalakoa, baina hau ez da orain arte uste zen bezain txarra ere. Zaharrek gazteek baino xehetasun espezifiko gutxiago gogoratzen dituzte baina, oro har, batzuek zein besteek askoz hobeto gogoratzen dituzte bizitzako gertakizunen informazio zehatzak, abstraktuak eta orokorrak baino. Oroitzapen zaharrenak gogoratzeko ahalmenean dago edadetuen […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?
Astronomia
Pluton aurkitu zuen 1930eko otsailaren 18an Clyde William Tombaugh astronomoak eta asteon protagonista izan da planeta nanoa. NASAren New Horizons zunda Plutonera hurbildu da, planeta nanotik hurbileneko puntura ailegatu da 12.500 kilometrora. 9 urteko bidaia eta 5 mila milioi kilometro inguruko bidea egin ondoren lortu du hori zundak […]

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

Automatizatu al daiteke molekula organikoen sintesia, horretarako behar diren pausuen artean arazketak beharrezkoak badira? Baietz dirudi eta Pablo Ortizek kontatzen digu nola: Assembly-line synthesis of organic small molecules.
Desagertzeari uko egiten dioten neurozientziaren mitoen artean ditugu, besteak beste, entzefaloaren lateralitate osoa eta jaiotzerakoan […]

Uxune Martinez “Semeak ezkon daitezela, baina nire alabek ikas dezatela” Francisco Barnes Salinas (1877-1947), II. Errepublikako Hezkuntza ministroa.
Francisco Barnes sevillarra institutuko Historiako katedraduna zen. Lau alaba izan zituen Dorotea Gonzalez madrildarrarekin: Dorotea, Adela, Petra eta Angela. Ideia liberalak zituen Barnes-Gonzalez bikoteak ikasteko grina piztu zien alabei. Laurak hartu zuten unibertsitateko bidea eta bakoitza jakintza-alor baten murgildu zen.
Zaharrenak, Doroteak, […]

Ana Ribera Zientziak ahal bezain sendo baieztatu du Cervantesen hezurrak aurkitu direla. Post honetan ez dut ebaluatu nahi ez aurkikuntza hori, ez indusketa benetan egin behar ote zen, ez eta aurkikuntzak izan dezakeen erabilgarritasuna. Hemen helburu modura hartuko dut zientzialariek beren lana, emaitzak eta ondorioak plazaratzeko modua aztertzea.
Aurtengo martxoaren 17an, prentsaurreko batean eman ziren jakitera indusketaren behin-behineko emaitzak. Hauek […]

Amaia Portugal Animalia batzuek planetaren iparralderantz jo dute klima epeldu ahala, baina erlastarren kasua desberdina da. Intsektu polinizatzaile mota honek zailtasun handiak ditu egokitzeko, eta bere hedapen eremua murriztu egin da azken mendean. Hala ondorioztatu dute Ottawako Unibertsitatean egindako ikerketa batean.
Munduko laborantzaren %30ak baino gehiagok beharrezkoa du intsektuen bidezko polinizazioa aurrera egiteko. Esaterako, fruta eta barazki asko ez […]

Izortze Santin Mitokondrio izeneko organuluak amengandik heredatzen dira, eta zelulek behar duten energia ekoizten dute. Mitokondrien zeregin nagusia energiaren ekoizpena bada ere, parte hartzen dute zelulen metabolismoan garrantzia handia duten beste prozesu batzuetan ere: kolesterolaren metabolismoan, estrogeno eta testosteronaren sintesian, eta amonioaren detoxifikazioan, besteak beste. Zelulen nukleoko DNAz gain, mitokondrioek berezko material genetikoa dute. Hasiera batean, pentsa liteke mitokondrioek ez […]

Arantxa Arzamendi Zientzialariek diotenez 3D inprimagailuek (ia) edozer gauza sor dezakete eta hala adierazten zaigu Hod Lipson ingeniariak eta Melba Kurman teknologia-analistak idatzi duten “La revolución de la impresión 3D” liburuan. Arlo honetako ikertzaileekin lanean ibili ondoren, 3D inprimaketaren etorkizuna marrazten ahalegindu dira.

Hod Lipson eta Melba Kurman adituek 3D inprimagailuek gure bizitzetan sor ditzaketen aldaketak aztertu dituzte, eta liburuan […]