Ezjakintasunaren kartografia #82

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia 82

Desagertu diren espezieak berpizteko aukera teknikoak hortxe bertan ditugu, eskura. Baina, egin beharko genuke horrelako zerbait? F. Javier Carmonak heltzen dio gaiari: Ancient DNA Calling Out for “De-Extinction” — How far can or should we go?

Nola orientatzen da rover bat edo lur orotako ibilgailua Marten? Eta, nola daki non dagoen? Izan ere, Marten ez dago GPSrik. Julián Estévezek ematen dizkigu honen oinarriak Robot navigation on Mars artikuluan.

Metalen azalean ematen diren erreakzioen karakterizazioa oinarrizkoa da prozesu katalitikoak ulertzeko, eta beharrezkoak dira gaurko eta biharko teknologiarentzat. Elektroien marruskadura kontuan hartzen duen hurbilketa bat garatu dute DIPCko ikertzaileek: Electronic friction is fundamental to understand surface chemistry dynamics

1891. urtean erabili zen lehen aldiz bakterio-infekzioa minbiziari aurre egiteko. Egun, zeintzuk dira terapia honen aukerak? Jaime de Juanek kontatzen digu How to engineer bacteria to treat cancer artikuluan.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.