Hilabeteko artxiboa:

Zientzialari (44) – Glaziarrak from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.
Nola sortzen dira glaziarrak, eta zein da haien egoera gaur egun? Glaziarrik egon al da Euskal Herrian? Non? Eñaut Izagirre glaziologia ikertzailea da Txileko Magallanes Unibertsitatean. Galdera hauen erantzunak eman digu honako bideoan. ‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin. […]

Maria José Moreno Anemiak munduko populazioaren %25ari eragiten dio. 1600 milioi kidetik gora daude gaixotasun honek jota, eta anemia ferropenikoa, burdina eskasiak eragiten du eta bera da ohikoena, 700 milioi kideri eragiten dielarik. Herri azpigaratuetan, 2,5 aldiz handiagoak dira zenbakiak. Anemia-eragile nagusien artean dago kalitate txarreko eta kantitate txikiko elikadura, edota landare-jatorria duen elikadura. Izan ere, estimatu da gutxi gorabehera […]

Amaia Portugal Punta-puntako presio sentsore txiki, garden eta oso malgua garatu dute Tokioko Unibertsitatean. Hari esker, litekeena da etorkizunean ukimena aski izatea bularreko tumoreak detektatzeko, mamografien beharrik gabe.
Gaur egun, mamografia da bularreko minbiziaren kontrako prebentzioan baliatzen den metodo nagusia. Teknika eraginkorra da, jakina, baina ezin esan atsegina denik: deserosoa da emakume gehienentzat, bai eta mingarria ere, kasu askotan. Bada, […]

Javier Duoandikoetxea Hautagaiak, hautesleak, bozkak, emaitzak: ohituta gaude hauteskundeetara, izan politikoak edo bestelakoak. Gutxitan pentsatzen dugu, hala ere, hauteskunde prozesuaren aurretik hautu bat egin dela: zein izango den hautatze-sistema.
Hauteskunde batzuetan —esate baterako Espainiako hauteskunde politikoetan— zerrendei ematen zaie botoa eta, lortutako botoen arabera, zerrenda bakoitzari ordezkari kopuru bat esleitzen zaio. Beste batzuetan, botoa pertsonari ematen zaio eta bat […]

Adimen konputazionalean gehien erabiltzen diren tekniketako bat dira neurona-sareak. Hauek, gizakien garunetan oinarritzen dira, eta ikasteko eta inguruneko aldaketei egokitzeko gaitasuna dute, ikaskuntza-algoritmoak erabiliz. UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Elektrizitatea eta Elektronika Saileko Raúl Finker ikertzaileak arestian aipatutako teknika oinarri bezala hartuta ingurune adimendunetan integratzeko, neurona-sare artifizial bat eta haren ikaskuntza-algoritmoak zirkuitu integratu txiki batean ezartzea lortu ditu.
Adimen konputazionaleko […]

Uxue Razkin Asteon zientzia begi-bistan astean zehar sarean zientzia euskaraz jorratu duten artikuluen bilduma da. Zientzia Kaiera blogaren igandeetako gehigarria.
Biologia eta animaliak
Juan Ignacio Perez eta Bego Urrutia tukanaren mokoaren inguruan aritu dira. Horren inguruan egin ziren hipotesiak bildu dituzte testuan. Adibidez, Darwinek uste zuen hautespen sexualaren emaitza zela. G. J. Tattersall-ek eta lankideek, berriz, uste zuten mokoak […]

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

Elkarlotze edo korapilatze kuantikoa urrutiko eragiketa fantasmagorikoa zela zioen Einsteinek. Egun, korrelazio kuantiko hau mekanika kuantikoaren ezaugarririk paradoxikoenetarikoa da. Arlo honetan egindako esperimentu berri batek hautsak harrotu ditu oraintsu baina dirudienez, ez da ondo ulertu honen garrantzia. Daniel Manzanok artikulu-sorta bat idazten dihardu […]

Ana Galarraga / Elhuyar Zientzia Maddi Arzaki etxetik datorkio zaletasuna. Aitortzen duenez, ama oso naturazalea du, eta mendira joaten zirenean, gustuko zuen naturari buruzko azalpenak ematea. Hori aintzat hartuta, ez da harritzekoa Biologia aukeratu izana unibertsitate-ikasketak egiteko garaian.
“Ikasgaien artean botanika genuen, eta ikaragarri gustatu zitzaidan. Hortik abiatuta, gauza desberdinak ikusten eta ikasten joan naiz, laborategi batetik bestera pasatzen eta […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Beroa
———————————————————————————————————–
Buffon naturazale handiak idatzi zuen tukanen mokoak, hain handiak izaki, munstro-luzakinak direla. Darwinek uste zuen hautespen sexualaren emaitza zirela, baina Darwinena ez da mokoaren tamainaren zergatia azaltzeko proposatu izan den hipotesi bakarra. 2009ko uztailean G. J. Tattersall-ek eta lankideek, tukanaren mokoaren zereginari buruzko artikulu bat argitaratu zuten Science […]

Neguaren erdian gaude jada eta behin hona ailegatuta, asko udaberriaren zain egongo gara. Agian, hotzari aurre egiteko baliabideak ditugunez, neguari agur esateko premia ez da hain nabarmena gaur egun. Gure arbasoak, aldiz, udaberria noiz etorriko zain egoten ziren neguko bizi-baldintzak gogorrak baitziren.
Antzinaroan udaberria noiz etorriko zen iragartzen ahalegintzen ziren neguaren erdialdean, eguraldi hobea noiz ailegatuko zen jakiteko. Erromatarren garaian, […]