Zientzialari (48) – Arantza Aldezabal: “Euskal Herrian 225 landare espezie daude mehatxupean”

Dibulgazioa · Zientzialari

Zientzialari (48) – Arantza Aldezabal from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.

Alyssum loiseleurii izeneko landarea Zarauzko hondartzan topa daiteke soilik gure inguruan. Diphasiastrum alpinum Gorbeiako tontorrean bizi den iratze mota berezia da, eta Armeria euscadiensis gure kostaldeko labarretako landare endemikoa da. Euskal Herria landare espezietan oso aberatsa da, izan ere 3.500 bat definitu dira eta haietatik 225 espezie mehatxatuen katalogoan daude, eta beste 58 espezie galzorian daude.

Landare espezie mehatxatuei buruz gehiago jakiteko Arantza Aldezabal UPV/EHUko botanikako irakasle eta ikertzailearekin hitz egin dugu. Ikus itzazu bere azalpenak gaurko bideoan.

Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.

2 iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude