Hilabeteko artxiboa:

Luzaroan, kimikarien helburuetako bat izan da eraldaketa kimiko konplexuak gertatzean molekulen egiturak nola aldatzen diren zuzenean ikustea eta haien segimendua egin ahal izatea. Oso zaila da erreakzio-bitartekoak —erreakzio batean, produktuak lortu baino lehen, etapa guztietan sortzen diren substantzia oso ezegonkorrak— identifikatzea eta karakterizatzea, oso bizitza laburra baitute. Bitarteko espezie horien egitura ezagutzea oso lagungarri izan daiteke erreakzio-mekanismoak ulertzeko, eta horrek, […]

Uxue Razkin Asteon zientzia begi-bistan astean zehar sarean zientzia euskaraz jorratu duten artikuluen bilduma da. Zientzia Kaiera blogaren igandeetako gehigarria.
Genetika
Errumaniako kobazulo batean (Pestera Murieii) aurkitutako gizakien azterketa genetiko berriek erakutsi dute Eurasiara zabaldu bitartean, Paleolitoko populazio batzuek Afrikara atzera-buelta egin zutela. Hortzetako genoma mitokondriala begiratuz, gaur egun Afrika Iparraldean ohikoak diren ezaugarri genetikoak dituela ohartu dira, horien […]

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

Odol deribatuen biltegi bat kudeatzea ez da gauza erraza. Zeregin hori ahal den ondoen egiteko oinarrizkoa da matematika. Mikel Lezaunek ematen dizkigu soluzioak: Optimising production and stock management for blood platelet concentrates.
Errentagarria al da Joko Olinpikoak antolatzea? Kontuak atera ditu José Luis […]

Azkenaldian modan jarri da glutenik gabeko dieta eta zeliakoak ez direnek ere jarraitzen dute, baina ba al du zentzurik horrek? Zer da gaixotasun zeliakoa, nola sortzen da eta zenbat jendek pairatzen du?
Gaurko elkarrizketan UPV/EHUko Ainara Castellanos ikertzailearekin aritu gara gai honetaz gehiago jakiteko.
‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen […]

Natura konplexua da. Natura ulertzen saiatzen diren zientzialariek, sarri asko, sinplifikatu eta biribildu egin behar izaten dute, fenomenoen arteko erregulartasunak aurkitu eta natura bera matematikoki deskribatu ahal izateko. XX. mende bukaeran, alor berri bat agertu zen fisikaren barruan, konplexutasun hori eta ekuazio ez-linealak aztertzeko xedearekin: kaosaren teoria.
Hainbat zientzialarik eta matematikarik ordurako heldu izan zieten bi gai horiei, batez ere […]

Maria José Moreno Orain egun batzuk, hainbat lankiderekin aritu nintzen jendeari “zaharkitze programatua” delako kontzeptua azaltzeko aukerez. Irrati-saio espezializatugabeaz ari ginen, eta mundu guztiak ulertzea genuen helburu. Ni egoskor nengoen “esateko beste erarik ez dago, ez dago eta ez dago, eta gainera, mundu guztiak ulertuko du termino hau erabilita”. Eztabaida hura zela eta, hainbat galdera egin nituen Facebookeko eta Twiterreko […]

Asier Fullaondo Duela hainbat urte galdu du klonazioaren ikerketak bereziki hedabideetan zuen xarma. Aspaldian desagertu dira klonazio esperimentuak egunkarien orrietatik. Uztailean hogei urte beteko dira Dolly ardia klonatu zenetik. Garai hartan ikertzaile talde askok eta askok klonazio lasterketari ekin zioten, animalia mota guztiak klona zitezkeela frogatzeko. Eta telebista eta egunkarietan nahiko arrunta zen klonazioen inguruko berriren bat aurkitzea.
Lasterketa horretan […]

Arantxa Arzamendi Mundu digitalak erabat harrapatuak bizi gara. Gaur egun oso lanbide gutxi dira eremu digitaletik kanpo daudenak eta eremu horretan aurrera egiteko lidergo mota berriak sortzen ari dira. Liburu honetan Silvia Leal (1971) adituak dio profesionalki aurrera egiteko lidergo digitala ezinbestekoa dela.

e-Renovarse o morir liburuak helburu bikoitza du. Lehenik eta behin, argi azaltzen digu lidergo digitalaren bidea denon […]

KiReS, Kinect Rehabilitation System, izeneko sistema berritzaile bat diseinatu eta garatu du UPV/EHUko David Antón ingeniari informatiko eta ikertzaileak. Sistema honetan ariketa berriak sar baitaitezke oso erraz eta horrez gain, ariketen ebaluazioa egiteko gai da ere algoritmo bati esker. Errehabilitazio-sistema honek gaur egungo telerrehabilitazio-sistemek dituzten mugak gainditzeko eta ezaugarri berriak lortzeko aukera ematen du.
Ondorio fisikoak eragin ditzaketen gaixotasunak eta […]

Uxue Razkin Asteon zientzia begi-bistan astean zehar sarean zientzia euskaraz jorratu duten artikuluen bilduma da. Zientzia Kaiera blogaren igandeetako gehigarria.
Neurozientzia
Sentimendu subjektiboak gure garunak egiten dituen kalkulu objektiboetatik abiatzen direla egiaztatu du Adam Kepecs Cold Spring Harbor Laborategy (New York, AEB) zentroko neurozientzialariak. Ikerketa honetan, gizakien eta ordenagailuen portaera konparatzen zuten asmo eta aurretik aipatu dugun tesi hori […]