Hilabeteko artxiboa:

Ana Galarraga / Elhuyar Zientzia Ainara Castellanos Rubiok oso ikertzaile gutxik lortu duten zerbait erdietsi du: bere ikerketa bat argitaratzea, non eta Science aldizkarian. Gaixotasun zeliakoarekin lotutako gene zehatz bati buruzko ikerketa da, eta emaitzak lagungarriak izango dira gaitza hobeto ezagutzeko eta pazienteei laguntzeko.
Horretara iristeko, eta gaztea den arren, bide luzea egin du Castellanosek. Unibertsitateko ikasketak hasterako, […]

César Tomé López Historian zehar, ia edozein zibilizazio kontuan hartuta ere, gizakiak, bere esperientziatik abiatuta, beti sinetsi du zenbakiek, nola edo hala, unibertsoaren esentzia osatzen dutela. Zeruan edota urtaroen segidan ikus zitezkeen ereduek eskaini zioten lehen aukera naturak gordetzen dituen zenbakiak aurkitzen hasteko, eta nekazaritza-, merkataritza- eta erlijio-beharrek bultzatu zituzten lehen zibilizazioak zenbaki horiek egutegietan idaztera.
Greziarrek, hain zuzen, bereziki […]

Amaia Portugal Lehenbizikoz, pertsona baten adinaz dugun pertzepzioa baldintzatu dezakeen gene bat identifikatu dute. Horrek duen formaren arabera, gure adin bera duen beste pertsona batek baino bi urte zaharragoak garela irudi lezake. MC1R genea da: kolore gorriko ilea eta azal zurbila izateko gakoak ere baditu gene honek berak.
Pertsona batzuek deabruarekin ituna egin dutela esan ohi dugu: haien argazkiak […]

Maialen Martija Duela hilabete batzuk, urtarrilean, urakan berezi batek tokia hartu zuen hedabide guztietan. Alex urakana. “Azken 78 urteetan ez da horrelakorik gertatu” azaltzen zen egunkarietako tituluetan. Klima-aldaketa, El Niño fenomenoa, eta abarrak ere irakurri/entzun genituen. Baina, zergatik izan zen Alex urakana hain berezia?
Urakana, tifoia, zikloia, zer desberdintasun dituzte haien artean? 3 kategoria, 5 kategoria… nola definitu eta […]

Gorka Salces ikertzaileak “Euskaldunak komunikabideen aurrean: iritzien, ohituren eta jarreren azterketa kualitatibo eta kuantitatiboa” tesia defenditu du berriki UPV/EHUn. Euskaldunen hizkuntza-gaitasunak zein -erabilerak, hizkuntzarekiko motibazioak, aldagai soziodemografikoek, hizkuntzaren tokian tokiko egoerak, erabiltzaileen identitateak eta hedabideen eskaintzak euskarazko komunikabideen kontsumoan eragiten dutela ondorioztatu du ikertzaileak.
Euskarazko komunikabideek “erronka bikoitzari” aurre egin behar diotela azaltzen du ikerlanean Gorka Salces […]

Uxue Razkin Asteon zientzia begi-bistan astean zehar sarean zientzia euskaraz jorratu duten artikuluen bilduma da. Zientzia Kaiera blogaren igandeetako gehigarria.
Biologia
Artikulu honetan argi azaltzen digute naturan berez badagoela izoztuta egon ondoren bizi-funtzioak mantentzen dituen ornodunik: zenbait anfibio eta narrastitan ikusi da hori. Euren bizilekuetara hotza iristen denean, ez dute migraziorik egiten tenperatura baxuak saihesteko, izozte-prozesuak gainditzeko tresnak garatu […]