maiatza 2016
Hileko artxiboa 35 artikulu
Saint Rémy de Provençako erietxeko gelatik margotu zuen “Gau izartsua” Vincent Van Goghek 1889an. Ez zuen iluntasunean egin, ordea. Gauero ikusten zuena memorian gorde eta goiz batean, hainbestetan ikusitakoa, mihisera eraman zuen, buruz. Gaua erakargarri egiten zitzaion margolari postinpresionistari, Caroline […]
Balearen olioa
Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Hotza Euskal eta japoniar arrantzaleak, duela 1.000 urte aritzen ziren baleen ehizan. Euskal literaturan bada jarduera horren erreferentziarik, nahiz aipamenak ez diren hain urrun heltzen. Ioannes de Etcheverri-k (1627) (Etxeberri Ziburukoa) baleen ehiza […]
Sentimendu mozorroa duten estatistikak
Amaia Portugal Esperimentu batean egiaztatu dutenez, konfiantza bezalako sentipen subjektiboek kalkulu objektiboetan daukate funtsa. Bestela esanda, giza garunak egiten dituen estatistika lanen emaitza da konfiantza, eta ordenagailuen antzera gauzatzen ditu ebazpen horiek. Demagun autoan goazela, eta GPSa jarri dugula, helmugara […]
Asiatik datorren liztorra (eta III)
Juan Carlos Iturrondobeitia Europan izan dugun liztor inbasiorik arrakastatsuenaren protagonistari eskaini diogun artikulu-sortari bukaera emango diogu gaurkoan. Asiatik datorren liztorra edo Vespa velutinaren jatorria eta ezaugarriak ikusi genituen Asiatik datorren liztorra (I) artikuluan. Velutinaren bizi-zikloa eta honen inbasioak eragindako ondorioak […]
Gizakiok erresistentzia handiko lasterkariak gara
Gizakiok erresistentzia handiko lasterkariak gara, korrika egiteko prestatuak gaude. Ez da hipotesia, horrela da eta frogatuta dago. Harrigarria bada ere, gainontzeko animaliak baino hobeagoak gara korrika egiten. Esaterako, ondo entrenatu ondoren, zaldi batekin lehiatuz gero, zaldiak baino askoz gehiago iraungo […]
Nanomaterialen ebaluazio toxikologikoa
“Nanoekotoxikotasun saiakuntzak estandarizatzeko ingurumenaren aldetik adierazgarriak diren metodoak hautatzea” ikerlana burutu du Cristina Cerrillo kimikariak. Ikerketa honen bidez, industrian eta ur ekosistemetan gero eta ugariagoak diren nanomaterialen ebaluazio toxikologikorako saiakuntza metodoak ezartzen ditu. “Ebaluazio toxikologikorako saiakuntza metodoak nanomaterialak (material oso […]
Asteon zientzia begi-bistan #105
Uxue Razkin Asteon zientzia begi-bistan astean zehar sarean zientzia euskaraz jorratu duten artikuluen bilduma da. Zientzia Kaiera blogaren igandeetako gehigarria. Meteorologia Ba al zenekien urakana, tifoia eta zikloia fenomeno meteorologiko berdinak direla? Artikulu honetan, Maialen Martija meteorologoak azaltzen digu munduko […]
Ezjakintasunaren kartografia #113
Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena. Plazeboak dimentsio filosofikoa eta etikoa ere baditu. Hauek, “esanahiaren” bueltan dabiltza. José Vioscak azaltzen digu zergatia Meaningful and sensible placebos artikuluan. Ingeniaritza arloko hainbat arazo […]
Zientzialari (50) – Maria Merino: “Gaur egungo teknologia ez litzateke posible algoritmorik gabe”
Zientzialari (50) – Maria Merino from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo. Interneteko bilatzaile bat erabiltzen duzunean, eguraldiaren iragarpena ikusten duzunean edo Google Maps-en ibilibiderik egokiena bilatzen duzunean algoritmoak erabiltzen ari zara. Informazio batetik emaitza jakin batzuk ateratzeko jarraibide multzoa dira […]
Ainara Castellanos: “Science aldizkarian argitaratzeak ez dauka preziorik”
Ana Galarraga / Elhuyar Zientzia Ainara Castellanos Rubiok oso ikertzaile gutxik lortu duten zerbait erdietsi du: bere ikerketa bat argitaratzea, non eta Science aldizkarian. Gaixotasun zeliakoarekin lotutako gene zehatz bati buruzko ikerketa da, eta emaitzak lagungarriak izango dira gaitza hobeto […]