Ezjakintasunaren kartografia #122

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia 122

Ama zelulen ikerketaren arloa gorantza joan da 2006an ama zelula pluripotenteak lortzeko metodoa deskubritu zenetik. Zelula ama pluripotente hauek zelula somatiko helduetatik lortu ziren. Hala ere, badaude zelula mota batzuk non euren birprogramazioa ez doa espero zen bezain ondo: kardiomiozitoak. Kardiomiozitoak oso interesgarriak dira bihotzeko arazoak dituzten pazienteen gaitzei begira. Sergio Laínezek hizpide ditu Is science ready to supply serviceable cardiomyocytes? artikuluan.

Egoera solidoaren fisikak material berriak behar ditu uneoro, aurkitzen diren propietate magnetikoak haiengan esperimentatzeko. Honetan garrantzitsua da, esaterako, supereroale eta erdieroaleen interfaseetan zer gertatzen den ikustea. DIPCko ikertzaileek, agian, mota honetako esperimentuak egiteko euskarri ideala aurkitu dute: An ideal candidate to investigate nanoscale ferromagnets and exotic interfaces.

–—–

Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>