Parasitoak liluragarriak dira, batez ere, ostalarien ahultasuna ustiatzeko darabilten mekanismoengatik. Hau berbera landaretan gertatzen da. Baina noizbehinka defentsarako mekanismoak aurkitzen dira. José Ramón Alonsok kontatzen digu: Parasite plant check.
Landareek biokimikoki erantzuten diete estresa sortarazten dizkien faktoreei. Gerardo Cebriánek, estresa sortzen dutenen aurkako seinaleak antzemateko, teknika elektrokimikoak lehen aldiz aplikatu dituen ikerketa bat aurkezten du: Deciphering plant messages: electrochemical ecology.
Koralen ugalketak eta Galiziako muskuilu-hazkuntzak zerikusi handirik ez dutela pentsa genezake. Ba hau, uste okerra da. Uxio Labartak azaltzen du zergatia: Solar irradiance influences the settlement patterns of mussels.
Eszimeroak, bi molekulaz osatutako taldea beraietako bat kitzikatuta baldin badago, iragankorrak direla suposatzen da. Baina DIPCko ikertzaileek buelta eman diote horri eta aplikazio bideomediko interesgarria aurkitu dute (Science aldizkarian argitaratu dutena): Permanent excimer-like colloidal superstructures as anticytotoxic agents.
Argi kutsadura arazo larria da astronomoentzat eta, bestalde, hiritarrei eragotzi egiten die inoiz egon den ikuskizun zirraragarrienaz gozatzea: gaueko zeruaren behaketa. Argi kutsaduraren maila ere neur daiteke. Santiago Pérez-Hoyosek azaltzen digu: To know ther dark.
Arratoiek “biboteak” dituzte, baina gutxik dakite hiru ile duen bizarra dutela. Arratoien hiruhortz iletsu honek erabilpen harrigarria du arratoiarentzat. Jose Ramón Alonsoren eskutik: Tridet whiskers.
Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.