Hilabeteko artxiboa:

Gure gorputzeko zelulen barnean dauden kaltetutako atalak edota zelulara kanpotik sartutako mikroorganismo kaltegarriak deuseztu eta kanporatzeko prozesuari autofagia deritzo. Giza gorputzean era naturalean gertatzen den fenomeno honek zelulen osasuna bermatzea ahalbidetzen du. Horregaitik, autofagiaren garapen desegokiak hainbat gaixotasunen agerpena ekar dezakeela uste da.
Autofagia zertan datzan eta nola burutzen den azaldu digu Aintzane Apraiz UPV/EHUko Medikuntzako irakasle eta ikertzaileak Zientzialariren […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Oxigenoa
———————————————————————————————————–
Titikaka aintzirako igela atalean esan dugu Telmatobius culeus igelak ez daukala egiazko birikarik, arnasa larruazaletik hartzen duela. Bada, baina, are harrigarriagoa den beste igel bat: Barbourula kalimantanensis du izen zientifikoa eta Borneoko igel buru zapala (Bornean flat-headed frog) izen arrunta. Barbourulak ez du birikarik, ez egiazko birikarik ez […]

Amaia Portugal Edari gozoei zerga ezarriko die Erresuma Batuko gobernuak 2018tik aurrera. Erabaki horrek herritarren osasunean eraginik izango ote duen aztertu dute Oxfordeko Unibertsitateko ikertzaile batzuek, eta baikor daude. Industriak edarion azukre kantitatea murriztu, prezioa garestitu edo publizitatearen bidez jendea haien edari osasungarriagoak kontsumitzera bideratzen badu, murriztu egingo dira obesitate eta diabetes kasuak.
“Industria etekinak ateratzen ari da, gure haurren […]

Aitor Bergara Tradizioak agindu bezala, abenduan Gabonetako argiak pizten dira Bilbon. 1.200.000 bonbillatik gora dira gure kaleak argiztatzen dituztenak. Egunak gauari ordu batzuk lapurtzeaz gain, herritarron jarrera baikorra sustatzeko balio omen dute, eta beharra badugu, bai. Baina, bideragarria al da energia horrela xahutzea?
Duela bederatzi urte Bilbok Gabonetako argiteria tipikoa guztiz aldatu zuen. Aldaketa estetikoaz gain, aldaketa teknologiko handia […]

Kepa Bengoetxea eta Koldo Gojenola Egun, informazio gehiena ordenagailuetan gorde eta prozesatzen da. Ordenagailuan dagoen informazioa era egokian prozesatzeko, beharrezkoa da gizakiaren hizkuntza ulertzea. Hizkuntza ulertzearen ataza ondo gauzatzeko, hizkuntzaren maila ezberdinak (morfologia, sintaxia, semantika, eta abar) landu eta hizkuntzaren prozesamenduko (HP) teknikak eta baliabideak garatu behar dira, adibidez: datu-base lexikala, zuhaitz-bankua (ingelesez, treebank), analizatzaile morfologikoak, analizatzaile sintaktikoak, eta […]

Komunitatean hartutako pneumonia, hau da, ospitale-eremuan hartzen ez dena, morbilitate- eta heriotza-eragile garrantzitsua da, urtero 1.000 biztanletik 2-8ri eragiten baitie, eta % 10-15eko heriotza-tasa baitu ospitaleratzen diren pazienteetan eta, are handiagoa, zainketa intentsiboko unitateetara (ZIU) eramaten dituzten kasuetan. Galdakao-Usansolo Ospitalean eta Barrualdeko Eskualdean egindako eta UPV/EHUn defendatutako ikerketa batean, biomarkatzaile jakin batzuk ere aztertzea proposatu dute, pneumoniaren eboluzio txarra izateko […]

Uxue Razkin
Internet
Gero eta goizago hasten dira haurrak Internet erabiltzen, Net Children Go Mobileren ‘Interneteko arriskuak eta aukerak eta gailu mugikorren erabilera Espainiako adingabeen artean (2010-2015)” txostenaren arabera. Bertan, Espainiako 9 eta 16 urte bitarteko 500 Internet erabiltzaile adingaberi eta haien gurasoei egindako inkestako datuak islatzen dira. Honen helburua, gailu mugikorrak konbergentzia mediatikoaren testuinguruan nola erabiltzen diren aztertzen […]

Rio de Janeiroko Guanabara badia, munduko badiarik kutsatuena ez bada ere, azken olinpiadetan bela probak bertan egin ondoren, gutxienez bada ezagunena. Gerardo Cebriánek badiago egoera errealaren berri ematen digu bertatik: Guanabara Bay: waiting for the return of the whales.
Egun inork (edo ia inork) ez badu onartzen neurketaren teoria adierazpena, haren teoremak oraindik erabilgarriak dira. Jesús Zamorak […]

Uxue Razkin Txikitan ikasi beharreko asmatzaileen zerrendan gizonezkoak agertzen ziren bakarrik: Leonardo Da Vinci, Thomas Edison, Nikola Tesla, Graham Bell, Benjamin Franklin. Gogoratzen dituzue? Gizon azkarrak, zalantzarik gabe, euren asmakuntzak ezinbestekoak izan baitziren gure gizartearen garapena ahalbidetzeko. Zerrenda jakin horretan inoiz ez nuen irakurri emakume baten izenik, lurrak irentsi izan balitu bezala, ala okerrago izan zitekeen; izan ere, zerrenda horretan […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Oxigenoa
———————————————————————————————————–
Jakina da anfibioen arnasketan larruazalak zeregin garrantzitsua betetzen duela. Ez da hain ezaguna, ostera, hainbat anfibio taldetan, garrantzi hori zenbaterainokoa den. Titikaka aintzirako (3.812 m) uretan bizi den igelak (Telmatobius culeus) ez du egiazko birikarik, gasen trukerako egokiak ez diren biriken aztarnak baino ez ditu. Oso berezia […]