Gizartean oso hedatua dagoen sendabidea da homeopatia. Hala ere, ugariak dira Kimika, Fisika, Biologia eta Medikuntzatik egiten zaizkion kritikak. Izan ere, zientziaren arloan egin diren ikerketa zorrotz eta kontrolatuek ez dute inoiz frogatu homeopatia plazebo efektua baino eraginkorragoa denik. Zergatik du orduan arrakasta sendabide honek? Zeintzuk dira bere printzipioak? Nola prestatzen dira sendagai homeopatikoak?
Josu Lopez-Gazpio Kimikan doktorea da eta berarekin hitz egin dugu galderen erantzuna bilatzeko. Bere ustez, arduraz jokatu behar da homeopatiarekin, ebidentzian oinarritzen ez den medikuntza arriskutsua izan daitekeelako.
“Zientzialari” izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.
1 iruzkina
[…] duten sendabelarrak. Testuan Josu Lopez-Gazpio UPV/EHUko kimikariak argi azaltzen du: “Ustezko sendagai horietan ez dela geratzen printzipio aktiboaren molekula bakar bat ere. Badirudi farmazietan saltzeagatik berme bat izan beharko luketela, baina ez da horrela. Saltzen […]