Parkinsona gaixotasun neuroindikatzaile ohikoena da alzheimerraren ostean eta nerbio sistema zentralean dopamina izeneko sustantzia jariatzen duten neuronen galeraren ondorioz ematen da. Gaur egun ez dago berau sendatzeko tratamendurik eta, horren aurrean, gaixoek pairatzen dituzten sintomak kontrolatzeko terapia ezberdinetan aurrerakuntza nabariak egin dira. Zeintzuk dira, ordea, sintoma hauek? Zein erronkari egin beharko diete aurre ikertzaileek? Zer da parkinsonaren “euskal mutazioa” deituriko fenomenoa?
Galdera hauei erantzuteko, Arantxa Isla UPV/EHUko Farmazia Teknologia irakaslearekin izan gara. Bere esanetan, sendatu ezin daitekeen arren, parkinsonismoa agertu baino lehen diagnostikatu eta honen eragina ahal bezain beste atzeratzea da helburua.
‘Zientzialari’ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.
1 iruzkina
[…] dardara, mugimenduen moteltasuna, gorputz jarreraren ezegonkortasuna edo muskuluen zurruntasuna. Neurologoak sintoma hauen presentziaren, ezaugarrien eta graduaren arabera egingo du diagnostikoa. Hala ere, sintoma motorrak azaleratzen direnerako, garuneko substantia nigra pars compacta-ko […]