Hilabeteko artxiboa:

Parkinson gaixotasunean substantzia beltzeko neurona dopaminergikoen endekapena murrizteaz gain, bultzada eman zion zelula berrien eraketari eta zelula diferentziazioari VEGF eta GDNF proteinen konbinazioak.
Bigarren patologia neurodegeneratibo arruntena da gaur egun parkinsona. Aurre egiteko terapiak ordezkapenean oinarritzen dira nagusiki eta arazoak dituzte epe luzera. Diagnostiko goiztiarra egitea eta terapia neurobabesleak eta neurobirsortzaileak sortzea, gaixotasunaren sintomak geldotzeko eta baita lehengoratzeko ere, da […]

Ziortza Guezuraga Astronomia
2069 urterako misio berezia jarri nahi du abian NASAk: Proxima Centauri sistemako planeta bat kolonizatzea. Gure Eguzki-Sistematik ez oso urrun dagoen Proxima Centauri sisteman bada Proxima B, Lurraren antzeko ezaugarriak dituen planeta. Gaztezulon azaltzen dutenez, egungo teknologiarekin ezinezkoa da bidaia egitea eta 2069an kokatzen dute ingeniariek bidaiaren bideragarritasuna eta, hartara, abian jarri du plana […]

Nerbio sistema zentraleko sistema inmunitarioaren zelulek, mikrogliek, paper garrantzitsua dute autismoan. JR Alonso, Microglia and autism
Familia batzea oso ondo dago eta oso polita da. Familia eredu estandarra denean izan ezik. Mario Reigek azaltzen digu Family unification (1) artikuluan.
Gutxien espero den tokian ezusteko aurkikuntzak dakartza natura imitatzen saiatzen diren nanoegituren ikerketak. DIPCk Unexpected molecular core level shifts in nanoarchitectures […]

Planetaren batez besteko tenperaturaren igoera edo bioaniztasunaren galera klima-aldaketaren adierazle orokorrak dira. Hala ere, klima-aldaketak ekar ditzakeen arriskuak eta kalteak oso desberdinak izan daitezke lekuaren arabera.
Euskal Herriak jasango duen klima-aldaketaren inpaktu garrantzitsuenetariko bat itsas mailaren igoera izango da. Izan ere, igoera honek gure hondartzen atzerakada edo marea altueran dauden eremu batzuen ureztatzea ekar ditzake.
Baina, zenbat igoko da […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Defentsak eta erasoak
———————————————————————————————————– Carabidae familiakoak ditugu beren babes kimikorako mekanismoa dela eta izen xelebre hau hartzen duten 500 intsektu-espezietik gorako taldeko kideak. Zerbaitek, normalean apo, inurri edo armiarma edo antzeko harrapariren batek, kalte egingo diela antzematen dutenean, kakalardo hauek narritagarria den esprai kimikoa jaurtitzen diote etsaiari. Babes-modua bera deigarria bada ere, […]

Juanma Gallego Historian garatu diren gizarteak modu zientifikoan ikertzeko modua dagoela diote Kliodinamika lantzen dutenek. Azterketa horiek errazteko, 400 gizarteren baino gehiagoren erradiografia erraldoia osatu dute.
Historia ezagutu beharra dago, behin egindako akatsak berriro ez errepikatzeko. Mendetan zehar errepikatu izan den mantra da. Ideia horren atzean dagoen filosofia da, nonbait, iragana ezagututa etorkizuna aurreikus daitekeela. Halere, ia hori bezain zaharra […]

Naiara Barrado eta Itziar Garate Batzuek uste dute Lurra galdutzat eman eta beste planeta batera alde egin beharko genukeela. Baina badaude urrutiago joan beharko genukeela uste dutenak ere. Izarretara, hain zuzen. Baina posible al da gizakia Eguzki-Sistematik atera eta beste izar batera joatea?
Breakthrough Starshot proiektuan lan egiten dutenen ustean, bai. Horien artean dira Mark Zuckerberg (Facebook-en sortzailea) moduko […]

UPV/EHUko Kimika Ez-organikoa Saileko hiru ikertzailek izugarrizko egonkortasun kimikoa eta gaitasun katalitiko handiak dituen material metal-organiko porotsu berri baten aplikazioak garatzeko bideak ireki dituzte.
Daniel Vallejo, Garikoitz Beobide eta Oscar Castillo UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakasleak dira eta baita ere Kimika Ez-organiko Saileko ikertzaileak. Daniel Vallejoren “Coordination compounds of organosulfur ligands as precursors of nanoestructured materials’ (Estekatzaile organosufreztatuekin koordinatzeko […]

Uxune Martinez
Astronomia
Ezezaguna zen orain arte Artizarraren atmosferaren zirkulazioak duen jokaera planetaren gaueko aldean. Nazioarteko ikerketa batek misterioa argitu du eta gaueko aldeko zirkulazioa eta egunekoa nabarmen ezberdinak direla jakin berri du. Hodei mota berriak, morfologia berriak eta dinamika berriak aurkitu dituzte Artizarraren gaueko aldea ikertzerakoan. Zientzia Kaieran hurbildu dizkigute xehetasun guztiak: Gaua Artizarrean. Biologia
Benetan bitxia Juanma […]

Makrofagoak immunitate-sistemaren zelulak dira eta agente arrotzak irensten dituzte. Baina makrofago guztiak ez dira berdinak. Esaterako, bareko makrofagoek odoleko gauza arraroak garbitzen dituzte. Eta, honen kanpoko hegaleko makrofagoek proteina batera lotzen dute beraien funtzionamendua, LXR proteinara. Mapping Ignorance blogean ematen dizkigute xehetasun guztiak: Marginal macrophages and LXR: living on the edge.
Ikerketa batzuk hainbeste zentratzen dira aplikazioetan, oinarrizko […]