Hilabeteko artxiboa:

Juanma Gallego Azterketa zabal baten ostean, planetako lurren egoeraz ohartarazi du Europako Batzordeak. Urtero, Europako Batasunaren erdiaren tamaina duen eremua narriatzen da.
Guztiena eta inorena. Horrelako irudia har daiteke lurzoruaren gaira aurrenekoz hurbiltzean. Geografoak, klimatologoak, geologoak, biologoak, ekologoak, agronomoak… era batean edo bestean, horiek guztiek aztertzen dute lurzorua. Agian edafologoak lirateke aditurik gertuenak, baina oso eremu berezitua da hau.
Eta, […]

Gorka Larrinaga, Iker Badiola eta José Ignacio López Minbiziari buruzko ikerketak gaur egun daukan erronka handi bat da immunitate-sistemak (IS) tumorearen mikroingurunean betetzen duen funtzioa ondo ezagutzea.
Joan den mendean indarrean egon zen teoriari Minbiziaren Immunozaintzaren Teoria zeritzon eta, bere arabera, gure babes-zelulek minbizi-zelulen agerpena saihesten dute. Ehun batean mutazioak jasan dituzten zelulak ISarentzako arrotz bilakatzen dira eta honek eraso […]

Elikagai hondarretatik 3D inprimaketaz aldamioak ekoizteko proteinan eta kitinan oinarritutako biomaterial berria ari dira garatzen.
Iturri alternatiboetatik, txibihezurretatik, besteak beste, kitina nola lor daitekeen ikertzen ari dira, batetik, eta proteinatan oinarritzen diren biomedikuntzarako materialen ekoizpenean indargarri gisa duen erabilera baliozkotzen, bestetik.
Kontserba industriaren hondakinak erabiltzen dituzte lehengaitzat ikerketan eta, haietatik abiatuz, kitina eta proteina lortzeko prozesu optimizatua garatzea espero dute. […]

Ziortza Guezuraga Astrobiologia
Espazioan ere plaken tektonikaren bila dabiltzala azaldu digu Juanma Gallegok. Orain arte biologiaren ikuspuntutik arreta gutxi jaso du plaken tektonikak, baina azken ikerketek iradokitzen dute rol garrantzitsua jokatu duela biziaren garapenean; hori da, hain zuzen, espazioan ere horren bila aritzearen arrazoia.
Fermi paradoxari erantzun posible berria ezagutu Sustaturen eskutik: bakarrik gaude eta kito. […]