Ariketa fisikoa egitea osasungarria dela esaten digute behin eta berriro. Fisikoa bakarrik ez, buruari eragitea ere onuragarria da. Nagiak atera eta aurten ere, udako oporretan egiteko asteazkenero ariketa matematiko bat izango duzu, Javier Duoandikoetxea matematikariak aukeratu ditu Zientzia Kaieran argitaratzeko. Guztira sei ariketa izango dira.
Gogoan izan ahalegina bera –bidea bilatzea– badela ariketa. Horrez gain tontorra (emaitza) lortzen baduzu, poz handiagoa. Ahalegina egin eta emaitza gurekin partekatzera gonbidatzen zaitugu. Ariketaren emaitza –eta jarraitu duzun ebazpidea, nahi baduzu– idatzi iruzkinen atalean (artikuluaren behealdean daukazu) eta irailean emaitza zuzenaren berri emango dizugu.
Hona hemen gure hirugarren ariketa: 11ren multiploa den bost zifrako zenbakia lortu nahian.
3) Zenbat modutan jar daitezke 1, 2, 4, 7 eta 9 zifrak 11ren multiplo den bost zifra desberdineko zenbaki bat lortzeko?
Ariketak Frantziako CNRSren blogeko Défis du Calendrier Mathématique ataletik daude hartuta.
5 iruzkinak
Ez dago zenbakirik. Zenbaki bat 11 zenbakiaren multiploa izateko, bakoitiko lekuko zifren batura eta bikoitikoena berdina izan behar da, beraz, zifra guztien batura, bikoitia izan behar da. Ariketaren zifren batura bakoitia da, beraz, ez dago 11 zenbakiaren multiplorik.
Eskerrik asko Julen erantzuna eta azalpen zehatza emateagatik eta parte hatzeagatik!
12 aukera ezberdin daude: 9, 7 eta 1 leku bakoitietan jarrita eta 2 ta 4 bikoitietan, 11-ren multiploak ateratzen dira.
Zifra bakoiti eta bikoitien arteko kenketa, 0 edo 11-ren multiplo bat izan behar da zenbaki hori 11-ren multiploa izateko. Kasu honetan, (9+7+1)-(2+4)=11.
12947 92147 72149
14927 94127 74129
12749 92741 72941
14729 94721 74921
Mila esker Ekhi parte hartzeagatik eta zure emaitzak bidaltzeagatik!
Irailean emango digu Javier Duoandikoetxea matematikariak emaitza zuzenen berri.
Laster arte!
[…] Ekhik du arrazoia eta ez Julenek. Toki bakoitietan dauden zifren baturari toki bikoitietan dauden zifren batura kenduta, 11ren multiploa lortu behar da (ez du zertan 0 izan). Hortaz, 9, 7 eta 1 doaz leku bakoitietan (6 aukera), eta 2 […]