Dozena erdi ariketa 2018ko udarako (1): Zenbaki arruntaren balioaren bila

Ariketa fisikoa egitea osasungarria dela esaten digute behin eta berriro. Fisikoa bakarrik ez, buruari eragitea ere onuragarria da. Nagiak atera eta aurten ere, udako oporretan egiteko asteazkenero ariketa matematiko bat izango duzu, Javier Duoandikoetxea matematikariak aukeratu ditu Zientzia Kaieran argitaratzeko. Guztira sei ariketa izango dira.

Gogoan izan ahalegina bera –bidea bilatzea– badela ariketa. Horrez gain tontorra (emaitza) lortzen baduzu, poz handiagoa. Ahalegina egin eta emaitza gurekin partekatzera gonbidatzen zaitugu. Ariketaren emaitza –eta jarraitu duzun ebazpidea, nahi baduzu– idatzi iruzkinen atalean (artikuluaren behealdean daukazu) eta irailean emaitza zuzenaren berri emango dizugu.

Hona hemen gure lehenengo ariketa: B zenbaki arruntaren balioaren bila.

1) A eta B zenbaki arruntak dira. 10 zenbaki daude A baino handiagoak eta B baino txikiagoak direnak. 1.000 zenbaki daude A2 baino handiagoak eta B2 baino txikiagoak direnak. Zenbat da B?

———————————————————————————-

Ariketak Frantziako CNRSren blogeko Défis du Calendrier Mathématique ataletik daude hartuta.

———————————————————————————-

7 iruzkin

Eman iritzia

ArgineArgine

A+11 = ✓(A*A)+1001
A = 40
B = 51

Zientzia KaieraZientzia Kaiera

Eskerrik asko erantzuna emateagatik Argine!
Irailean, Javi Duoandikoetxea matematikariak esango digu erantzun zuzena den edo ez.
Benetan, mila esker zure arreta eta ahaleginarengatik!

JulenJulen

Bat nator Arginerekin. A eta B artean hamar zenbaki egoteko, B=A+11. Eta B²=A²+1001
B²=A²+1001=A²+22A+121
22A=880
A=40; B=51
Ea iralean Javi Duoandikoetxeak zer esango duen.

Agur bat.

Zientzia KaieraZientzia Kaiera

Eskerrik asko zure erantzuna emateagatik Julen!. Diozun moduan irailean emaitza zuzenaren berri izango dugu.
Laster arte!

Zientzia KaieraZientzia Kaiera

Twitteren Koldo Garciak ere hau erantzun du:

“Kaixo! Nik B=51 lortzen dut.
Eskerrik asko uda alaitzeagatil! 🌞🏖”

Eta eragiketa ere eman du: twitter.com/koldotxu/status/1025398441516707840

Irailean jakingo dugu zuzena den edo ez!

Zientzia KaieraZientzia Kaiera

Twitterren @haltza erabiltzaileak haren emaitza utzi digu: 55
twitter.com/haltza/status/1025856165572485122

Eskerrik asko!

Dozena erdi ariketa 2018ko udarako: erantzunak - Zientzia Kaiera

[…] A eta B zenbaki arruntak dira. 10 zenbaki daude A baino handiagoak eta B baino txikiagoak direnak. 1… […]

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>