Ezjakintasunaren kartografia #261

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Grabitate kuantikoa ulertzeko argiaren abiadurak zer esan anhi duen eta masaren jatorria zein den ulertu behar da. Daniel Fernándezen The road to quantum gravity (3): The speed of light and the origin of mass

Imajinatu zirujauak ebakuntza egin bitartean pazienteari abestea eskatzen diola ondo dabilen jakiteko. Bada, gertatzen da. Zoë Firth & Priscila Borba Borgesen Singin’ in the Brain: why brain tumour patients are singing on the operating table.

“Fisika berria” partikula talkagailu handian agertuko den esperantza dute askok. Egunero aurkitzen da laborategietan, ordea. Inoiz amestutako kuasipartikulak barne. DIPCren A higher spin generalization of Weyl fermions without equivalence in elementary particle physics


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.