Ezjakintasunaren kartografia #265

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Sare kristalino baten elektroien eta bibrazio atomikoen arteko interakzioaren ondorio da supereroankortasuna. Fenomeno hau zelan ikertzen den azaltzen du Daniel Pérezek, eztainu nanoharietan interakzioa zelan ikertu duen azalduta: Electron-phonon coupling enhancement in Sn nanowires

Giza anatomia erabat aztertuta dagoela pentsa liteke. Ezta gutxiago ere. Neurona espazial berria topatu dute. Rosa García-Verdugoren Another type of spatial neuron found

Etorkizuneko elektronika, masiboa izan dadin nahi badugu, gaur egun erabiltzen diren eta eskasak diren lur arraroetan baino, beste zerbaitetan oinarritu beharko da. Material semieroale organikoetan, idealki. Honetan dabiltza DIPCn: Diradical character a condition for stable n-type doped organic conducting materials


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.