Andone Estonba: “Erlerik gabe landareen ugalketa oztopatuta egongo litzateke” #Zientzialari (119)

Dibulgazioa · Zientzialari

Gaur egun erleen gainbehera bizitzen ari gara; izan ere, beren habitat naturala murriztuta dago eta beren dibertsitate genetikoa ere galtzen ari da zenbait faktore direla eta. Gure planetan erlerik ez izateak galera handiak ekarriko lituzke ekosistemara eta, nagusiki, landareen ugalketa oztopatuko litzateke.

Egoera horri aurre egiteko bi proiektu jarri ziren martxan Europa mailan, bien helburu nagusia bertako erlea kontserbatzea izanik. Proiektuak 2018an amaitu diren arren, oraindik lanean ari dira bietan, ikasitako eta jasotako emaitzak gizarteratu nahi dituztelako. Proiektu horien baitan, txip bat ere garatu da Europako subespezieak bereizteko.

Europako bi proiektu horietan parte hartu du Andone Estonbak, UPV/EHUn Genetikan Katedradunak, eta berarekin hitz egin dugu egungo erleen egoera ezagutzeko eta ikerketa esparru honen erronkak ezagutzeko.

Zientzialari” izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.