Landarediak eragin zuzena izan ohi du ingurumenean eta baita gure erreketan ere. Gaur egun, landareek ekosisteman eragiten dituzten ondorioak ezagutzea ikertzaileentzako erronka handia da.
UPV/EHUko Landareen Biologia eta Ekologia saileko Ibaien ekologia ikerketa taldea alor hori ikertzen dabil. Eukaliptoek, zehazki, kalte handiak sor ditzakete ibaietan; hazkunde azkarrekoak izanik, ur asko kontsumitzen dute eta lehorteak aregaotu ditzakete.
Aitor Larrañaga, UPV/EHUko Landareen Biologia eta Ekologia saileko irakaslea eta Ibaien ekologia ikerketa taldeko kideetako bat da eta berarekin hitz egin dugu eukaliptoek ingurumenean zer nolako eragina sortzen duten ezagutzeko.
“Zientzialari” izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.
1 iruzkina
[…] dituen organismo taldeetako bat erreketako ornogabeak dira, zenbait ikerketatan ikusi den moduan. Aitor Larrañagak, Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileak, eukalipto-landaketen azpian kokaturiko erreketan […]