Dozena erdi ariketa 2023ko udarako (1): biderkatzera

Dozena erdi ariketa eta datu interesgarri

Ariketa fisikoa egitea osasungarria dela esaten digute behin eta berriro. Fisikoa bakarrik ez, buruari eragitea ere onuragarria da. Nagiak atera eta aurten ere, udako oporretan egiteko asteazkenero matematika-ariketa bat izango duzue, Javier Duoandikoetxea matematikariak aukeratu ditu Zientzia Kaieran argitaratzeko. Guztira sei ariketa izango dira.

Hona hemen gure lehenengo ariketa:

Zenbaki baten zifren biderkadura 18900 da. Zein da propietate hori duen zenbakirik txikiena?

Zein da erantzuna? Idatzi emaitza iruzkinen atalean (artikuluaren behealdean daukazu) eta, nahi izanez gero, zehaztu jarraitu duzun ebazpidea ere. Irailean emaitza zuzenaren berri emango dizugu.

biderkatzera
(Argazkia: Karolina Grabowska – Erabilera libreko irudia. Iturria: Pexels.com)

Ariketak “Calendrier Mathématique 2023. Un défi quotidien” egutegitik hartuta daude. Astelehenetik ostiralera, egun bakoitzean ariketa bat proposatzen du egutegiak. Ostiralero CNRS blogeko Défis du Calendrier Mathématique atalean aste horretako ariketa bat aurki daiteke.

24 iruzkinak

  • Kaixo!
    Zeinen ondo Javiren matejolasak itzuli direla!!!

    Beno, zenbakia bilatzen saiatuko naiz:
    – 4 zifra baino gehiago izan behar ditu, zeren 9999 = 6561 . Zera, honek ez du ezertarako balio baina pentsatu dudan lehen gauza da
    – Ezin da 0rik egon zeren, edozer gauza bider 0, 0
    – Baina, 00n bukatzen denez, halabeharrez 2 eta 5 egon behar dute. Birritan.
    – Gero, 189 lortzeko, zera, pentsatu behar dut… 🤔🤔🤔🤔 3 edota bere multiploek egon beharko lukete, eta 7a. 3, 9 eta 7rekin 189 lortzen dira.
    – Asike, 2235579 ateratzen zait zenbakirik txikiena
    Ziur modu errezagoa edo teknikoagoa dagoela hau egiteko, baina hau da otu zaidana autobusean 🤷🏻‍♂️

  • Kaixo!
    255679ren alde egingo dut apustu.

    Lehenengo 18900 zenbakia faktorizatu eta 18900 = 2*2*3*3*3*5*5*7 dela ikusi dut. Horiek guztiak bata bestearen ostean jarriz gero, 8 zifrako zenbaki bat lortu dut. Gero, zifra kopurua jaisten saiatu naiz eta horretarako beraien arteko biderketak egiten hasi naiz. 7a edo 5a beste zerbaitekin biderkatuz gero, bi zifratako zenbakia lortzen da eta ez digu balio; baina 3*3=9 eta 2*3=6 da eta horri esker orain 6 zifra baino ez ditugu (2, 6, 9, 5, 5, 7).

    Ez zaitu okurritu zifra kopurua jaisteko egin daitekeen beste ezer eta, beraz, horiek txikitik handira ordenatu ditut eta hala lortu dut zenbakia: 255679.

    Ea ondo dagoen.

  • Neri 255679 atera zait. Horretarako emanadako zenbakia 9 eta 1 arteko zenbaki handienez zatituz eta deskonposatuz.

  • Milla esker ariketarengatik.
    Honako hau egin dut nik. Log(18900)/Log(9)=4,481. Berez zenbaki honek 4 zifra baino gehiago behar ditu, gutxienik 5 (abcde)
    gainera zifra hauek ezin dute ez 0, ez 1 izan. Hona iritxita biderketa konbinaketetan saiatu naiz, baino galdu egin naiz. Iñora ez nindoala ikusita faktore primoak atera ditut 18900=(2^2)x(3^3)x(5^2)x7=4x9x5x5x7. Txikietatik handienara ipiniz, nere ustez soluzioa 45579 da.

  • Faktorizatu, ondoren faktoreak biderkatu zifra bakarreko biderkadura ematen dutenfaktoreak euren artean biderkatu eta azkenik txikienetik handienera ordenatu zenbakia osatzeko:
    2*(2*3)*(3*3)*5*5*7>>>
    2*6*9*5*5*7>>>
    Zenbakia da: 255679

  • Beste lagunek egin duten bezala, 18.900 zenbakiaren multiplo komunak atera ditu. Baina gero bururatu zait, -1 zenbakia 0 zenbakia baino txikiagoa denez, orduan, 18.900 zenbakia lortzeko atera daitekeen zenbakirik txikiena -75.533.322 izan daitekeela.

  • 255679
    Hasteko, 18900 zenbakia deskonposatu dut biderkagai lehenetan –> 2^2 · 3^3 · 5^2 · 7
    Hori horrela, eta ahalik eta zifra gutxien erabiltzeko, zenbaki handienak aukeratu ditut 5, 5, 7 eta 9 (3 · 3)
    Azkenik, 2, 2 eta 3 zenbakien biderketa da falta dena eta komeni da 2 hori gordetzea, zenbakirik txikiena emateko. Beraz, 2 eta 6 (2 · 3) erabiltzea da aukera zuzena.
    Horrenbestez, biderkagaiak 2, 5, 5, 6, 7 eta 9 dira. Hortxe txikitik handira ordenatuta!!
    Gustatu zaizue estrategia? Erabiliko zuen Ramanujanek beste bideren bat? Hori da burura etorri zaidana…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.