Hotsetik hitzera. Nola bereganatzen dute hizkuntza haur euskaldunek?

Argitalpenak

Umearen lehenengo begiratuak eta irribarreak, estreineko pausoak, aurreneko hitzak… mirari txiki horiek noiz gertatuko zain egoten dira gurasoak, haurraren garapenaren mugarri gogoangarri diren horien lekuko izateko irrikitan.

Irudia: Hotsetik hitzera. Nola bereganatzen dute hizkuntza haur euskaldunek? liburuaren azala. (Iturria: Erein argitaletxea)

Nola / noiz gertatzen da hotsak bakarrik egiten zekien jaioberria hiztun bihurtze hori?

Hotsetik hitzera. Nola bereganatzen dute hizkuntza haur euskaldunek? liburua (2022) haurrek, euskaldunek bereziki, hizkuntza-ezagutza nola garatzen duten azaltzeko saiakera bat da, hizkuntzalaritzaren ikuspegitik idatzitakoa. Alde batetik, hizkuntza zer den eta nola garatzen den azaltzen da, beti ere kontuan izanda hizkuntzak hostunak zein hotsik gabekoak izan daitezkeela, eta hizkuntza-gaitasuna garatzeko baldintzak desberdinak direla zentzumen- edo adimen-urritasuna duten haurrentzat. Bestetik, Euskal Herriko egungo gizartean pil-pilean dauden euskararen, elebitasunaren eta eleaniztasunaren inguruko galderak ere mahai-gaineratzen dira. Adibidez,

Noiz hasten dira haurrak hizkuntza ikasten?
Noiz bukatzen dute: bost urterekin? hamarrekin?
Haur guztiek berdin ikasten al dute hizkuntza? Euskara ere bai?
Bi urteko gelan haur batzuk hizti hutsak dira.
Beste batzuk berriz ez. Zer ote da normalena?
Kaltegarria al da bi hizkuntza txikitan ikastea?

Irakurleak galdera hauei eta beste askori erantzuteko baliagarriak diren hainbat ikerketa esanguratsuren emaitzak aurkituko ditu liburuan zehar.

Argitalpenaren fitxa:

  • Izenburua: Hotsetik hitzera. Nola bereganatzen dute hizkuntza haur euskaldunek?
  • Egileak: M. José Ezeizabarrena eta M. Juncal Gutierrez Mangado
  • Argitaletxea: Erein
  • Urtea: 2022
  • Orrialdeak: 352 orrialde
  • ISBNa: 978-84-9109-224-7

Iturria:

Erein argitaletxea: Hotsetik hitzera. Nola bereganatzen dute hizkuntza haur euskaldunek?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.